Arrizabalaga /
Espinar eta Aldai / Orbegozok jokatuko dituzte Laboral Kutxa Emakume
Master Cup txapelketako finalak, pilota goiz bikain baten ostean
Amezketa pilota herria da eta gozatu ederra hartu dute
Larrunarri pilotalekura gerturatu diren pilotazale ugarik. Nabarmena da
kirol hau gora egiten ari dela azken urteetan eta Amezketako frontoira
zein partidak telebistaz ikusi zituztenek maila bikaineko partidez
gozatu ahal izan zuten, piloteatuak eta bikain amaitutakoak. Gaurko
emaitzen ondoren, Olatz Arrizabalaga eta Patri Espinarrek jokatuko dute
datorren igandean Azkoitian lehen mailako finala eta Amaia Aldai eta
Oihana Orbegozok promozio mailakoa.
Lehen Mailako lehen finalerdia sekulakoa irten eta azken
tantora arte ez zen argitu nor izango zen lehen finalista. Olatz
Arrizabalagak botatako bi-paretako batek eman zion Azkoitirako txartela
eta Miren Larrartek pilota altxatu ezin zuela ikusi zuenean
gernikarraren aurpegiak argi erakutsi zuen pasatako estutasunak. Izan
ere, binakako txapeldunak oso joko sendoa erakutsi zuen partidaren lehen
erdian eta apenas akatsik egin gabe, alde egin zuen markagailuan.
16-8koarekin partida poltsikoan zuela ematen zuen, baina orduan ikusi
genuen txapelketa osoan zehar horrenbeste gozarazi gaituen Miren
Larrarte. Bidaniarra gora egin zuen nabarmen tantoak pilatzen joan zen
eta 17-17koa igo zuen markagailura, emozioa gori-gorian jarriz.
Beste finalerdia, Patri Espinar eta Maite Ruiz de
Larramendiren artekoa oso desberdina izan zen. txapelketako lehen
jardunaldian elkarren artean aritu ziren munduko bi txapeldunak Elgetan
eta lehia estu batean, nafarrak eraman zuen garaipena. Amezketan, aldiz,
Patri Espinar uste baino askoz errazago nagusitu zen, azken
markagailuak (22-6) argi erakusten duen moduan. Usansolokoak lehen
momentutik hartu zuen aurre markagailuan eta argi geratu da txapelketak
aurrera egin ahala gora egin duen pilotaria dela. Ideiak oso argi ekarri
ditu pilotalekura, bazekien aurkaria mugitu behar zuela bere defentsa
gainditzeko eta halaxe egin du. Batez ere zabalera botatako dejadetan
aritu da eraginkor Patri Espinar eta finalean errebantxarako aukera
izango du binakako finalean garaitu zitzaion Arrizabalagaren aurka.
Goiza berotzen hasteko, sekulako finalerdia eskaini zuten
Amaia Aldai eta Araitz Eizagirrek. Lehia oso borrokatua eta orekatua
suertatu zen eta amaieran hartu zuen bizkaitarrak neurketa osoko alderik
handiena 18-15. Goi mailako partida jokatu zuten, tanto piloteatu eta
erremate bikainez amaitutakoak. Tentsioak zenbait huts behartu bazituen
ere, biek bikain bilatu zioten ezkerra elkarri eta azken txanpan
dimoztarrak joko sendoagoa erakutsi zuen eta merezita lortu zuen
finalerako txartela. Hori bai, Arroako pilotaria ere harro egon daiteke
egindako txapelketarekin eta atzo Amezketan jokatutako partidarekin.
Bigarren promozioko finalerdian, Oihana Orbegozok lortu
zuen etxetik oso gertu jokatuko den finalerako txartela. Azpeitiarrak
hasiera-hasieratik hartu zuen partidaren aginte makila eta alde txikiak
lortu zituen markagailuan, 3-7 eta 5-10. Naroa Elizaldek, ordea, sekula
ez zuen amore eman eta pixkanaka pixkanaka partidan sartzen joan zen.
Orbegozok ere bia falta egin zituen sakearekin eta nafarraren
esperantzak handitu ziren, baina Orbegozok ez zion aukerari ihes egiten
utzi.
Emaitzak
Promozio maila
Amaia Aldai (Dima) 18 / Araitz Eizagirre Arroa) 15
Naroa Elizalde (Zubieta) 13 / Oihana Orbegozo (Azpeita) 18
Lehen Maila
Olatz Arrizabalaga (Gernika ) 18 / Miren Larrarte (Bidania) 17
Patri Espinar (Usansolo) 18 / Maite Ruiz de Larramendi (Eulate) 6
Gogoratu finalen aurkezpena asteartean izango dela, goizeko 11.30etan, Azkoitiko Oteiza pilotalekuetan
---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Arrizabalaga / Espinar y Aldai / Orbegozo disputarán las finales de la Laboral Kutxa Emakume Master Cup tras una gran mañana de pelota en Amezketa
Amezketa es un pueblo de pelota y todos los pelotazles que
se han acercado al Larrunarri han gozado de una gran mañana de pelota.
Es notable que el nivel sigue elevandose cada jornada y tanto los
pelotazales que se han acercado al frontón como aquellos que han seguido
las evoluciones de las pelotaris por la tele, han disfrutado de grandes
partidos, con tantos peloteados y acabados de forma magistral. Tras los
resultados de hoy, Olatz Arrizabalaga y Patri Espinarrek jugarán la
final de primera el domingo en Azkoitia y Amaia Aldai y Oihana Orbegozo se enfrentarán en la de promoción.
La primera semifinal de primera resultó sencillamente
espectacular y hubo que esperar hasta el ultimísimo tanto para conocer
el nombre de la ganadora. Un dos paredes dio a Olatz Arrizabalaga el pase para la final y había que ver su rostro cuando vio que Miren
Larrarte no podría levantar esa pelota desde el ancho para percatarse
de los apuros que pasó. Y es que, gracias a su solidísimo juego, sin
apenas cometer errores, parecía tener el partido en el bolsillo cuando
se adelantó 16-8. Sin embargo, a partir de entonces se pudo ver a la Miren
Larrarte que tan buena imagen ha ofrecido durante todo el campeonato.
La de Bidania se vino arriba, comenzó a acumular tantos y fue capaz de
subir el 17 iguales al marcador, poniendo la semifinal al rojo vivo.
La otra semifinal, la disputada por Patri
Espinar y Maite Ruiz de Larramendi fue muy diferente. Estas dos
campeonas del mundo se enfrentaron en la primera jornada y, en un
partido igualado, el triunfo fue para la de Eulate. En Amezketa, sin
embargo, Patri Espinar se
impuso mucho más fácil de lo esperado, como bien refleja el 18-6 final.
La de Usansolo se hizo con el control del partido desde el primer
instante y dejó claro que se trata de una pelotari que ha ido claramente
de menos a más según ha avanzado el campeonato. Vino al frontón con las
ideas muy claras, Sabía que tenía que mover a su rival para supera su
defensa y así lo hizo. Sobre todo se mostró efectiva con la dejada al
ancho y tendrá opción a la revancha de la final del Parejas ante Olatz
Arrizabalaga.
Para comenzar a caldear la mañana, Amaia
Aldai y Araitz Eizagirre protagonizaron una gran semifinal. Resultó un
partido muy equilibrado y exigente y fue al final (18-15) cuando la
vizcaína adquirió su mayor ventaja. A pesar de que la tensión generó
algunos errores, fue un partido disputado de poder a poder, en el que
Aldai llegó más entera al final y eso le dio la victoria. Eso sí, le
pelotari de Arroa también puede sentirse orgullosa del partido y el campeonato realizados.
En la otra semifnal del promoción, Oihana Orbegozo se hizo
con el billete para una final que se disputará muy cerca de casa. La de
Azpeitia se hizo con el control del partido bastante pronto, 3-7 y
5-10. Naroa Elizalde, por su parte, nunca se dio por vencida y, poco a
poco, fue metiéndose al partido. Orbegozo también cometió dos faltas de
saque, lo que aumentó las esperanzas de la navarra pero la de Azpeitia
no dejó escapar su oportunidad.
Resultados
Promoción:
Amaia Aldai (Dima) 18 / Araitz Eizagirre Arroa) 15
Naroa Elizalde (Zubieta) 13 / Oihana Orbegozo (Azpeita) 18
Primera:
Olatz Arrizabalaga (Gernika ) 18 / Miren Larrarte (Bidania) 17
Patri Espinar (Usansolo) 18 / Maite Ruiz de Larramendi (Eulate) 6
*Recordad que la presentación de las finales será el martes, a las 11.30, en los frontones Oteiza de Azkoitia
No hay comentarios:
Publicar un comentario