viernes, 28 de diciembre de 2018

Laboral Kutxa- Emakume Master Cup. Binakakoa 2019

Laboral Kutxa-Emakume Master Cup, bere egutegia finkatzen ari da.



Emakumen esku pilotaren loraldiaren ernamuina izan zen Emakume Master Cup, esperimentu moduko bat bezala jaio zen baina gaur egun, finkatuta dagoen egutegi bat lortu du.  Lau eta erdiaren eta masterraren ondoren, urtarrilaren hasieran, Binakakoaren txanda izango da.
Zornotzan eta Eibarko Astelena pilotaleku mitikoan jokatutako finalen arrakastaren ostean, Zumarragako Beloki frontoia izango da aurten  lehen mailako eta promozioko finalak hartuko dituena.
Lehiaketaren izaera irekia da, interesa duten pilotari guztiek parte har dezakete parte, txapelketaren arrakastaren gakoetako bat eta honek horrela izaten jarraituko du eta Binakako txapelketarako izen ematea, www.emakumemastercup.eus web orrian, urtarrilaren 1ean irekiko da eta 13ra arte luzatuko da. Promozio mailan, bikotea dagoeneko osatuta emango da izena eta lehen mailan, aldiz, pilotariak banaka inskribatuko dira, eta antolatzaileek osatuko dituzte bikoteak, lehiaketari oreka eman asmoz.
Lehiaketa sistemari dagokionez, berrikuntza bezala, lehen mailako txapelketan kanporaketa zuzenak jokatuko dira lehen aldiz, maila asko berdindu denez, egun berean bi partida jokatzea gehiegizkoa izan daitekeelako.

Lau eta erdikoan gertatu zen bezala, parte hartzaileei zein pilotekin jokatuko duten galdetuko zaie, goxuarekin edo mixtoarekin. Antolatzaileek pilotariek erabakitzea nahi dute eta, momentuz, goxuaren alde egin dute. Lau eta erdikoan egindako inkestan, 81 pilotarik egin zuten goxuaren alde, 10ek pixtoaren alde eta beste bati berdin dio. Lehen mailako pilotarien artean, 6k egin zuten goxuaren alde eta 5ek mixtoaren alde. Antolatzaileek ez dute pilota mixtoarekin baztertzen, baina hori garapen baten fruitua izango da.
Urtarrilaren azken asteburuan ekingo zaio txapelketari Galdakaon eta lehen kanporaketarako, izen ematearen arabera beti ere, herrian dauden pilotaleku guztiak erabiliko dira, Galdakaoko hirurak eta Usansolokoa. Sailkapen-faseak Bizkaiko frontoietan jokatuko dira, eta finalerdiak, berriz, Errenteriako Agustina Otaola, martxoaren 10ean.  Finala Zumarragako Belokin izango da, martxoaren 17an. Bi kasuetan, ETBk zuzenean emango ditu jaialdiak.
Bilboko aurkezpenean, Leire Etxaniz eta Olatz Arrizabalaga, azken bi urteetako txapeldunak, Amaia Aldai eta Gentzane Aldai pilotariak, Koldo Goioaga, Galdakakoko kirol zinegotzia, Jose Ramon Taranco Laboral Kutxako babesle arduraduna eta Iker Amarika, Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketako zuzendari teknikoa izan ziren eta denak bat etorri ziren emakumeen esku pilota osatzen ari den bidea nabarmentzerakoan. Hori bai, oraindik lan handia dago egiteko eta Binakakoa bezalako txapelketak bide horretan eman beharreko pausu txiki baina sendoa omen dira.


Laboral Kutxa-Emakume Master Cup consolida su calendario.


Emakume Master Cup, que comenzó como una especie de experimento, fue el germen de la eclosión de la mano femenina y hoy por hoy cuenta con un calendario que va consolidándose y, tras el cuatro y medio y el Master, a comienzos de enero arranca el Parejas, que cumplirá su tercera edición. Tras el éxito de las finales disputadas en Zornotza y el mítico Astelena de Eibar, el Beloki de Zumarraga acogerá este año las finales de primera y de promoción.
El carácter abierto de la competición, en el que todas aquellas interesadas pueden participar, es una de las claves del éxito, formato que se mantiene. La inscripción, vía web www.emakumemastercup.eus, arranca el 1 de enero y concluirá el 13, en la categoría de promoción las parejas se inscribirán ya completadas, mientras que en primera, las pelotaris se inscribirán individualmente y será la organización quien confeccione las combinaciones, en aras de dotar de equilibrio a la competición.
En Promoción se mantiene el sistema de triangulares, mientras que en primera se realizarán eliminatorias directas, ya que el nivel se ha igualado mucho y tener que jugar un segundo partido el mismo día es demasiado exigente.
Como sucedió en el cuatro y medio, desde la organización se les pasará una encuesta para que decidan con qué pelota jugar, mixta o goxua. Desde la organización quieren que sean las pelotaris las que decidan con qué jugar y, de momento, la mayoría se ha decantado por la goxua. En la última encuesta, 81 pelotaris se decantaron por la pelota goxua, 10 por la mixta y una se mostró indiferente. Entre las pelotaris de primera, 6 apostaron hola goxua y 5 por la mixta. Desde la organización no descartan jugar con la mixta, pero siempre como fruto de un proceso.
El Parejas arrancará en el último fin de semana de enero en Galdakao, donde, dependiendo de la inscripción, se utilizarán los cuatro frontones de la localidad, 3 en Galdakao y el de Usansolo para la disputa de la primera eliminatoria. Las fases de clasificación se disputarán en frontones de Bizkaia, mientras que las semifinales se jugarán en el Agustina Otaola de Errenteria y las finales en el Beloki de Zumarraga. En ambos casos, los festivales serán retransmitidos en directo por ETB.

A la presentación de Bilbo  han acudido Leire Etxaniz y Olaz Arrizabalaga, campeonas de los dos últimos años, las pelotaris Amaia Aldai y Gentzane Aldai, Koldo Goioaga, concejal de deportes de Galdakao, José Ramón Taranco, responsable de patrocinio de Laboral Kutxa e Iker Amarilla, director deportivo de Laboral Kutxa Emakume Master Cup. Todos ellos coincidieron en que la mano femenina sigue creciendo, pero que todavía hay mucho camino por andar. Campeonatos como este son pasos cortos pero firmes en esta dirección.

martes, 18 de diciembre de 2018

EMAKUMEEN MASTER LABORAL KUTXA-ETB JAIALDIA

 EMAKUMEEN  MASTER LABORAL KUTXA-ETB JAIALDIA.



Binakakoa heldu bitartean eta Lau eta erdiko txapelketak utzitako zapore bikainari eutsi asmoz, esku pilotako emakumeen MASTER LABORAL KUTXA-ETB jaialdia jokatuko da abenduaren 23an, eguerdiko 12etan Durangoko San Fausto pilotalekuan.
Gaur aurkeztu dute lehen Master hau Durangon bertan eta antolatzaileek jakitera eman dutenez, ETB-k zuzenean emango duen jaialdian rankingaren araberako lehen mailako lau pilotaririk onenak –Patri Espinar, Olatz Arrizabalaga, Miren Larrarte eta Maite Ruiz de Larramendi– eta promozio mailako bi onenak -Amaia Aldai eta Oihana Orbegozo– arituko dira.
Jaialdian bi partida jokatuko dira, lehena lau eta erdiaren barruan eta bertan Amaia Aldai, promozio mailako kaiolako txapeldunak, eta Miren Larrartek neurtuko dituzte indarrak.
Bigarren partida binakakoa izango da eta Patri Espinar-Oihana Orbegozo arituko dira gorriz eta Olatz Arrizabalaga eta Maite Ruiz de Larramendi izango dira euren aurkariak.
Astean zehar www.emakumemastercup.eus orrialdean lehen maila eta promozioko ranking-ak argitaratuko dira, azkeneko lau eta erdiko LABORAL KUTXA EMAKUME MASTER CUP txapelketan izandako emaitzekin. Aipagarria da ranking hau erabiliko dela 2019ko lau eta erdiko txapelketa osatzeko.
Durangon arituko diren pilotarien datu batzuk:

Amaia Aldai (Dima): 2018ko lau eta erdiko txapelduna promozio mailan.
Oihana Orbegozo (Azpeitia): 2018ko lau eta erdiko eta binakako txapelketan azpi-txapeldun promozio mailan.
Patri Espinar (Usansolo): 2018ko lau eta erdiko txapelduna lehen mailan eta azpitxapelduna binakakoan.
Olatz Arrizabalaga (Gernika): 2018ko Binakako txapelduna lehen mailan eta azpitxapelduna lau eta erdikoan.
Miren Larrarte (Bidania): 2018ko Binakakoan eta lau eta erdikoan hirugarren sailkatua lehen mailan.
Maite Ruiz de Larramendi (Eulate): 2018ko lau eta erdikoan hirugarren sailkatua lehen mailan.

---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

MASTER LABORAL KUTXA-ETB.




Con la intención de mantener el buen sabor de boca que dejó el cuatro y medio mientras comienza el parejas, el 23 de diciembre se disputará en el frontón San Fausto de Durango la primera edición del MASTER LABORAL KUTXA-ETB, a partir de las 12 del mediodía, con las cámaras de ETB en directo.
Según han dado a conocer los organizadores en la presentación de hoy en Durango, en este festival participarán las cuatro mejores pelotaris de primera –Patri Espinar, Olatz Arrizabalaga, Miren Larrarte y Maite Ruiz de Larramendi– y las dos de promoción -Amaia Aldai y Oihana Orbegozo–según el ranking individual.
El festival constará de dos partidos. El primero será dentro del cuatro y medio y se enfrentarán Amaia Aldai, vigente campeona de la jaula de promoción, y Miren Larrarte.
El segundo partido será por parejas donde Patri Espinar y Oihana Orbegozo jugarán de rojo ante Olatz Arrizabalaga- Maite Ruiz de Larrmendi.
Durante la semana se publicarán en la web www.emakumemastercup.eus los rankings de primera y de promoción, teniendo en cuenta los resultados del último LABORAL KUTXA EMAKUME MASTER CUP del cuatro y medio. Se utilizarán estas clasificaciones para la confección de la edición de 2019.
Algunos datos de las pelotaris que jugarán en Durango:
Amaia Aldai (Dima): Campeona del cuatro y medio de 2018ko de promoción.
Oihana Orbegozo (Azpeitia): Subcampeona del cuatro y medio y el parejas de promoción en 2018.
Patri Espinar (Usansolo): Campeona del cuatro y medio y subcampeona del parejas de primera en 2018.
Olatz Arrizabalaga (Gernika): Campeona del parejas y subcampeona del cuatro y medio de primera.
Miren Larrarte (Bidania): Tercera clasificada del parejas y el cuatro y medio de primera en 2018
Maite Ruiz de Larramendi (Eulate): Tercera clasificada del cuatro y medio de primera en 2018

lunes, 10 de diciembre de 2018

Laboral Kutxa Emakume Master Cupeko finalak.

Patri Espinar eta Amaia Aldai txapeldun emozio apur bat baino falta izan ez duten Laboral Kutxa Emakume Master Cupeko finaletan

Emozio apur bat baino ez zaie falta izan gaur Azkoitiako Gurea pilotalekuan jokatutako lau eta rdiko Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketako finalei. Frontoia beteta, giroa ere bikaina izan da, tanto bikain batzuk ere ikusi ahal izan dira baina Patri Espinarrek eta Amaia Aldaik uste baino errazago jantzi dituzte lehen eta promozio mailetako txapelak, Olatz Arribazalaga eta Oihana Orbegozori, hurrenez- hurren, 9-22 eta 8-22 irabazi ostean.
Final nagusian, txapeldunak berak esan bezala, nahikoa izan du frontoian ondo egotearekin txapela jantzi ahal izateko. Final laurdenetan latz sufritu zuen Usansolokoak Lemoan iazko bi finalistak kanporatzeko eta azken bi kanporaketetan uste baino errazago lortu ditu txapelera eraman duten garaipenak. Azkoitian, Olatz Arrizabalagak ikaragarrizko erraztasunak eman dizkio, bere mailatik oso behera egon da binakako txapelduna eta denera 14 huts batu ditu, gehitxo halako final batean garaipenetik gertu egoteko.
Partida hasierako orekak launako berdinketara arte baino ez du iraun. Patri Espinarrek ez du eskuinaz pilota gozatzerik lortu, baina ezkerrez bizi ibili du pilota eta Olatz Arrizabalagak egindako hutsek partida apurtzeko modua eman diote. partidatik erabat irten da bizkaitarra eta kontrako 12-0eko partzial batek batere aukerarik gabe utzi du.

Olatz Arrizabalaga 9
Patri Espinar 22
Pilotakadak: 331. Iraupena: 42,05 minutu. Markagailua: 2-0, 2-2, 3-2, 3-4, 4-4, 4-16, 5-16, 5-19, 8-19, 8-21, 9-21 eta 9-22. Sakeak: Ez zen egon. Tantoak: 4 Arrizabalagak eta 8 Espinarrek. Hutsak:14 Arrizabalagak eta 5 Espinarrek.



Promoziokoan, txapelketan estreinekoz aritu den Amaia Aldaik jantzi du txapela, final borobil bat jokatuta. 18 urte baino ez dituen arren, dimoztarrak sekulako maila erakutsi du txapelketa guztian zehar eta Azkoitian ere berretsi du datorren urtean lehen mailan aritzeko dohainak badituela. Futbolean zaildutako hanka arinez gain, pilota bizi mugitu du bi eskuekin eta tantoak bukatzen ere ondo moldatzen dela erakutsi du.
Finalean, uste baino errazago gailendu zaio berea ematerik ez duen Oihana Orbegozo azpeitiarrari. Presioagatik edo, lotuta antzean ibili da gipuzkoarra eta hasieratik ihes egin dio Aldaik markagailuan. Pilota askoz gehiago gozatu du urdinez aritu den pilotariak eta aurkaria bikain mugitu du, tantoa gehiegi luzatu gabe. Aurki hautsi du partida Aldaik, 2-7, eta Orbegozok gehitxo arriskatu beharrean ikusi du bere burua, hutsak ere batuz. Hala ere, sakearekin apur bat asmatuta, lortu du 8-13 gerturatzea, baina Amaia Aldairen botillero Imanol Agirrek atsedenaldi batean emandako aholkuek on egin diote txapeldun berriari eta zuzenean joan da 22. kartoira.

Ohiana Orbegozo 8
Amaia Aldai 22
Pilotakadak: 193. Iraupena: 26,15 minutu. Markagailua: 0-2, 1-2, 1-4, 2-4, 2-7, 3-7, 3-8, 4-8, 4-9, 5-13, 8-13, 8-22. Sakeak: 2 falta Orbegozok eta 1 Aldaik. Tantoak: 3 Orbeogozok eta 13 Aldaik. Hutsak: 7 Orbeogozok eta 5 Aldaik.

-----------------------------------------------------------------------------------

Espinar y Aldai, campeonas en unas finales de la Laboral Kutxa Master Cup del cuatro y medio a las que solo les faltó un poco más de emoción.



Con el Gurea  lleno, un gran ambiente en las gradas y algunos tantos de gran belleza, a las finales del Laboral Kutxa Emakume Master Cup del cuatro y medio sólo les ha faltado algo más de emoción, ya que Patri Espinar y Amaia Aldai se han calado las txapelas de primera y de promoción más fácil de lo esperado. Han superado a Olatz Arrizabalaga y Oihana Orbegozo por 9-22 y 8 22, respectivamente.
Como ha reconocido la propia vencedora,  en la final de primera a Patri Espinar le ha bastado con estar bien colocada en la cancha para poder hacerse con su primer título de la especialidad. Sufrió lo suyo en cuartos en Lemoa, donde se la apañó para eliminar a las dos finalistas del año pasado y sus dos últimos compromisos le han resultado más cómodos de lo que preveía. En Azkoitia, Olatz Arrizabalaga le ha dado grandes facilidades, la campeona del parejas ha estado muy por debajo de su verdadero nivel y ha cometido un total de 14 fallos, demasiados para acercarse al triunfo en una final de este nivel.
El equilibrio de comienzo del partido apenas ha durado 8 tantos. Patri Espinar no terminaba de gozar la pelota con su derecha, pero Olatz Arrizabalaga ha comenzado a acumular errores y se ha ido completamente del partido. Un parcial de 12-0, sin posibilidad de pedir descanso por parte de la pelotari colorada, han roto irremediablemente la final.

Olatz Arrizabalaga 9
Patri Espinar 22
Pelotazos: 331. Duración: 42,05 minutos. Marcador: 2-0, 2-2, 3-2, 3-4, 4-4, 4-16, 5-16, 5-19, 8-19, 8-21, 9-21 y 9-22. Tantos: 4 Arrizabalaga  y 8 Espinar. Errores:14 Arrizabalaga eta 5 Espinar.

En el campeonato de promoción, Amaia Aldai se caló la txapela en su primera participación, tras jugar una gran final. A pesar de que sólo cuenta con 18 años, la de Dima había mostrado un gran nivel durante todo el campeonato, calidad que refrendó en Azkoitia, avisando a sus rivales del año que viene en primera. Además de unas rapidísimas piernas forjadas en los campos de fútbol, movió la pelota con chispa con ambas manos y mostró un amplio repertorio a la hora de rematar.
Tras haber sufrido bastante más en la eliminatoria de Lemoa (se impuso 18-13), en la final se impuso bastante más fácil de lo esperado a una OIhana Orbegozo que no pudo dar su mejor versión. Quizá por eso de la presión que conlleva toda final, la azpeitiarra saltó a la cancha algo atada y su rival se le escapó pronto en el marcador. Aldai gozó mucho más las pelotas con ambas manos y movió muy bien a su rival sobre la cancha, pero sin alargar el tanto en exceso, mientras que Orbegozo se vio obligada a tomar muchos más riesgos, con la consiguiente acumulación de errores. Tuvo su reacción Orbegozo, a poco que acertó con el saque se acercó 8-13, pero los consejos de su botillero Imanol Agirre le dieron a la nueva campeona la serenidad suficiente para irse directamente al cartón 22.

Ohiana Orbegozo 8
Amaia Aldai 22
Pelotazos: 193. Duración: 26,15 minutos. Marcador: 0-2, 1-2, 1-4, 2-4, 2-7, 3-7, 3-8, 4-8, 4-9, 5-13, 8-13, 8-22. Saques: 2 faltas Orbegozo y 1 Aldai. Tantos: 3 Orbeogozo y 13 Aldai. Errores: 7 Orbeogozo y 5 Aldai.


miércoles, 5 de diciembre de 2018

Laboral Kutxa emakume Master cup 2018. Finalak Azkoitin





Video:

https://www.youtube.com/watch?v=8AkzbuAhIto

https://www.facebook.com/EmakumeMasterCup/videos/2331427970261931/?t=0


Resultado de imagen de emakume master cup 2018

Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketaren finalak Azkoitin

Azkoitia, emakumezkoen esku pilotaren garapenaren erakusleiho.



Betidanik, Azkoitia pilota herria izan da. Hamaika izan dira bertan jaiotako gizonezko pilotari profesionalak eta igande honetan neskek azken aldian egin duten garapen izugarriaren erakusleihorik onena izango dira, eguerdiko 12etatik aurrera, Gurea pilotalekuan jokatuko diren Lau eta Erdiko Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketaren finalekin.
Emakumeen eskuzko txapelketarik garrantzitsuena den lehiaketa heldu da bere unerik erabakigarrienera, igandean jakingo baitugu nortzuk izango diren, ETBko kamerak zuzenean direla, 2018ko kaiolako txapeldunak lehen eta promozio mailan. Hala ere, eguna pilotaren festa bat izango dela eta, Gurea pilotalekura hurbiltzeko gonbitea luzatu zuten atzoko aurkezpenean Javier Zubizarreta Azkoitiko alkateak eta Arantza Olaizola, Laboral Kutxako ordezkariak
Kirol ikuspegitik, nabarmentzekoa da finaletan arituko diren lau partaideak buruz buruko euren lehen txapelaren bila arituko direla. Esaterako, Amaia Aldai dimoztarrak lehen aldiz hartu du parte txapelketan eta finaleraino heldu da Promozio txapelketan.
18 urteko bizkaitarrak Oihana Orbegozo izango du arerio, aurtengo binakako txapelketan azpi-txapeldun izan zen azpeitiarra. Biek maila polita eskaini dute txapelketa osoan zehar eta garaipenarekin borobildu nahi dute esperientzia bikain hau.
Gezurra badirudi ere, Olatz Arrizabalaga eta Patri Espinar handiek ere sekula ez dute buruz buruko txapelik jantzi Emakume Master Cup-ean eta ez diote aurtengo aukerari ihes egiten utzi nahi. Arrazoi desberdinak medio,iaz ezin izan zuten parte hartu, baina aurten topera datoz eta final ikusgarria espero da, biek ere baliabide izugarriak dituzte eta kirol honetarako. Binakako bi txapel dituen gernikarrak susto ederra eraman zuen aurreko igandean Amezketan Miren Larrarteren aurka, baina prest da Patri Espinarri lanak zail jartzeko. Usansolokoari kosta egin zitzaion lehen kanporaketan frontoian jartzea, baina behin neurria hartuta, txapelketa bikaina osatu du. Zallan iazko bi finalistak, Leire Etxaniz eta Maider Mendizabal kanporatu zituen eta finalerdian ez zion batere aukerarik eman Maite Ruiz de Larramendiri.
Finalak erakargarriak agertzen dira, baina bidea ez da maklagoa izan. Gaur egun bizi den emakumeen esku pilotaren loraldian aitzindari izatez harago, txapelketa irekia izatea da Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketaren ezaugarri garrantzitsuenetako bat. Lehiatzeko grina duten emakume guztiei irekitako lehiaketa da hau eta, aurreko edizioetako marka guztiak hautsiz, aurten 92 pilotari izan ziren izena eman zutenak, 12 lehen mailan eta 80 promoziokoan.Hiru hilabeteetan bederatzi jardunaldi jokatu dira, finalekoa hamargarrena izango da, 165 partida jokatu dira, 66 orduz aritu dira pilotariak lehiatzen eta hori da txapelketa honen ezaugarririk nagusiena.



--------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Azkoitia, el mejor escaparate en el que mostrar la gran evolución de la mano femenina.





Desde siempre, Azkoitia ha sido un pueblo de pelota. Han sido muchos los pelotaris profesionales masculinos que han nacido en esta localidad del Urola y este domingo, a partir de las 12.00, el frontón Gurea será el mejor escaparate en el que mostrar la enorme evolución que la mano femenina ha tenido en los últimos tiempos, con la disputa de las finales del Cuatro y Medio del Laboral Kutxa Emakume Master Cup.
La competición más importante del campo femenino ha llegado a su fase definitiva y, con las cámaras de ETB en directo, se conocerá el nombre de las vencedoras de las categorías de promoción y primera. No obstante, tanto el alcalde de Azkoitia Javier Zubizarreta como Aranosa Olaizola, representante de Caja Laboral, invitaron a todos los pelotazales a acudir al Gurea, a disfrutar a lo que será toda una fiesta de la pelota.
Desde el punto de vista deportivo, merece mencionar que las cuatro finalistas buscarán el domingo su primera trapalee individual del Laboral Kutxa Emakume Master cup. Sin ir más lejos, es la primera vez que Amaia Aldai, de Dima, toma parte en una competición oficial y ha llegado hasta la final de promoción.
La vizcaína, de 18 años, tendrá enfrente a la azpeitiarra Oihana Orbegozo, subcampeona del parejas en el Astelena. Las dos han mostrado un gran nivel durante todo el campeonato y quieren redondear esta gran experiencia con la txapela.
Aunque parece mentira, dos referentes como Olatz Arrizabalaga y Patri Espinar tampoco han conseguido calarse la txapela individual del Emakume Master Cup y no querrán dejar pasar la oportunidad. Por distintos motivos, ninguna de las dos pudo participar el año pasado, pero este año llegan a tope y se espera una gran final, ya que ambas poseen un gran repertorio. La de Gernika, que posee dos títulos por parejas, se llevó un gran susto en Amezketa ante Miren Larrarte, pero viene dispuesta a dar guerra a Patri Espinar. A la de Usansolo le costó algo entrar en competición, pero una vez tomadas las medidas a la distancia, ha completado un gran campeonato. Por ejemplo, en Zalla eliminó a Leire Etxaniz y Maider Mendizabal, las dos finalista del año pasado en Sopela y en semifinales no le dio ninguna opción a Maite Ruiz de Larramendi.

Las finales se presentan atractivas, pero el camino hasta ellas no lo ha sido menos. Más allá de ser el germen de este progreso que esta teniendo la mano femenina, una de las principales características del Laboral Kutxa Emakume Master Cup es su carácter abierto a todas las pelotaris con gen competitivo. Superando las marcas de otros años, este año han sido 92 las pelotaris –80 en promoción y 12 en primera– que han tomado parte en la competición. Durante tres meses, la del domingo será la décima jornada, en la que se habrán disputado 165 partidos en más de 66 horas de competición y ese es uno de los puntos fuertes de esta competición.

lunes, 3 de diciembre de 2018

Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketako finalak

Arrizabalaga / Espinar eta Aldai / Orbegozok jokatuko dituzte Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketako finalak, pilota goiz bikain baten ostean


Amezketa pilota herria da eta gozatu ederra hartu dute Larrunarri pilotalekura gerturatu diren pilotazale ugarik. Nabarmena da kirol hau gora egiten ari dela azken urteetan eta Amezketako frontoira zein partidak telebistaz ikusi zituztenek maila bikaineko partidez gozatu ahal izan zuten, piloteatuak eta bikain amaitutakoak. Gaurko emaitzen ondoren, Olatz Arrizabalaga eta Patri Espinarrek jokatuko dute datorren igandean Azkoitian lehen mailako finala eta Amaia Aldai eta Oihana Orbegozok promozio mailakoa.
Lehen Mailako lehen finalerdia sekulakoa irten eta azken tantora arte ez zen argitu nor izango zen lehen finalista. Olatz Arrizabalagak botatako bi-paretako batek eman zion Azkoitirako txartela eta Miren Larrartek pilota altxatu ezin zuela ikusi zuenean gernikarraren aurpegiak argi erakutsi zuen pasatako estutasunak. Izan ere, binakako txapeldunak oso joko sendoa erakutsi zuen partidaren lehen erdian eta apenas akatsik egin gabe, alde egin zuen markagailuan. 16-8koarekin partida poltsikoan zuela ematen zuen, baina orduan ikusi genuen txapelketa osoan zehar horrenbeste gozarazi gaituen Miren Larrarte. Bidaniarra gora egin zuen nabarmen tantoak pilatzen joan zen eta 17-17koa igo zuen markagailura, emozioa gori-gorian jarriz. 
Beste finalerdia, Patri Espinar eta Maite Ruiz de Larramendiren artekoa oso desberdina izan zen. txapelketako lehen jardunaldian elkarren artean aritu ziren munduko bi txapeldunak Elgetan eta lehia estu batean, nafarrak eraman zuen garaipena. Amezketan, aldiz, Patri Espinar uste baino askoz errazago nagusitu zen, azken markagailuak (22-6) argi erakusten duen moduan. Usansolokoak lehen momentutik hartu zuen aurre markagailuan eta argi geratu da txapelketak aurrera egin ahala gora egin duen pilotaria dela. Ideiak oso argi ekarri ditu pilotalekura, bazekien aurkaria mugitu behar zuela bere defentsa gainditzeko eta halaxe egin du. Batez ere zabalera botatako dejadetan aritu da eraginkor Patri Espinar eta finalean errebantxarako aukera izango du binakako finalean garaitu zitzaion Arrizabalagaren aurka.
Goiza berotzen hasteko, sekulako finalerdia eskaini zuten Amaia Aldai eta Araitz Eizagirrek. Lehia oso borrokatua eta orekatua suertatu zen eta amaieran hartu zuen bizkaitarrak neurketa osoko alderik handiena 18-15. Goi mailako partida jokatu zuten, tanto piloteatu eta erremate bikainez amaitutakoak. Tentsioak zenbait huts behartu bazituen ere, biek bikain bilatu zioten ezkerra elkarri eta azken txanpan dimoztarrak joko sendoagoa erakutsi zuen eta merezita lortu zuen finalerako txartela. Hori bai, Arroako pilotaria ere harro egon daiteke egindako txapelketarekin eta atzo Amezketan jokatutako partidarekin.
Bigarren promozioko finalerdian, Oihana Orbegozok lortu zuen etxetik oso gertu jokatuko den finalerako txartela. Azpeitiarrak hasiera-hasieratik hartu zuen partidaren aginte makila eta alde txikiak lortu zituen markagailuan, 3-7 eta 5-10. Naroa Elizaldek, ordea, sekula ez zuen amore eman eta pixkanaka pixkanaka partidan sartzen joan zen. Orbegozok ere bia falta egin zituen sakearekin eta nafarraren esperantzak handitu ziren, baina Orbegozok ez zion aukerari ihes egiten utzi.



Emaitzak
Promozio maila
Amaia Aldai (Dima) 18 / Araitz Eizagirre Arroa) 15
Naroa Elizalde (Zubieta) 13 / Oihana Orbegozo (Azpeita) 18
Lehen Maila
Olatz Arrizabalaga (Gernika ) 18 / Miren Larrarte (Bidania) 17
Patri Espinar (Usansolo) 18 / Maite Ruiz de Larramendi (Eulate) 6

Gogoratu finalen aurkezpena asteartean izango dela, goizeko 11.30etan, Azkoitiko Oteiza pilotalekuetan
---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Arrizabalaga / Espinar y Aldai / Orbegozo disputarán las finales de la  Laboral Kutxa Emakume Master Cup tras una gran mañana de pelota en Amezketa

Amezketa es un pueblo de pelota y todos los pelotazles que se han acercado al Larrunarri han gozado de una gran mañana de pelota. Es notable que el nivel sigue elevandose cada jornada y tanto los pelotazales que se han acercado al frontón como aquellos que han seguido las evoluciones de las pelotaris por la tele, han disfrutado de grandes partidos, con tantos peloteados y acabados de forma magistral. Tras los resultados de hoy, Olatz Arrizabalaga y Patri Espinarrek jugarán la final de primera el domingo en Azkoitia y  Amaia Aldai y Oihana Orbegozo se enfrentarán en la de promoción.
La primera semifinal de primera resultó sencillamente espectacular y hubo que esperar hasta el ultimísimo tanto para conocer el nombre de la ganadora. Un dos paredes dio a  Olatz Arrizabalaga el pase para la final y había que ver su rostro cuando  vio que  Miren Larrarte no podría levantar esa pelota desde el ancho para percatarse de los apuros que pasó. Y es que, gracias a su solidísimo juego, sin apenas cometer errores, parecía tener el partido en el bolsillo cuando se adelantó 16-8. Sin embargo, a partir de entonces se pudo ver a la  Miren Larrarte que tan buena imagen ha ofrecido durante todo el campeonato. La de Bidania se vino arriba, comenzó a acumular tantos y fue capaz de subir el 17 iguales al marcador, poniendo la semifinal al rojo vivo. 

La otra semifinal, la disputada por  Patri Espinar y Maite Ruiz de Larramendi fue muy diferente. Estas dos campeonas del mundo se enfrentaron en la primera jornada y, en un partido igualado, el triunfo fue para la de Eulate. En Amezketa, sin embargo, Patri Espinar  se impuso mucho más fácil de lo esperado, como bien refleja el 18-6 final. La de Usansolo se hizo con el control del partido desde el primer instante y dejó claro que se trata de una pelotari que ha ido claramente de menos a más según ha avanzado el campeonato. Vino al frontón con las ideas muy claras, Sabía que tenía que mover a su rival para supera su defensa y así lo hizo. Sobre todo se mostró efectiva con la dejada al ancho y tendrá opción a la revancha de la final del Parejas ante Olatz Arrizabalaga.

Para comenzar a caldear la mañana,  Amaia Aldai y Araitz Eizagirre protagonizaron una gran semifinal. Resultó un partido muy equilibrado y exigente y fue al final (18-15) cuando la vizcaína adquirió su mayor ventaja. A pesar de que la tensión generó algunos errores, fue un partido disputado de poder a poder, en el que Aldai llegó más entera al final y eso le dio la victoria. Eso sí, le pelotari de  Arroa también puede sentirse orgullosa del partido y el campeonato realizados.

En la otra semifnal del promoción, Oihana Orbegozo se hizo con el billete para una final que se disputará muy cerca de casa. La de Azpeitia se hizo con el control del partido bastante pronto, 3-7 y 5-10. Naroa Elizalde, por su parte, nunca se dio por vencida y, poco a poco, fue metiéndose al partido. Orbegozo también cometió dos faltas de saque, lo que aumentó las esperanzas de la navarra pero la de Azpeitia no dejó escapar su oportunidad.

Resultados
Promoción:
Amaia Aldai (Dima) 18 / Araitz Eizagirre Arroa) 15
Naroa Elizalde (Zubieta) 13 / Oihana Orbegozo (Azpeita) 18

Primera:
Olatz Arrizabalaga (Gernika ) 18 / Miren Larrarte (Bidania) 17
Patri Espinar (Usansolo) 18 / Maite Ruiz de Larramendi (Eulate) 6



*Recordad que la presentación de las finales será el martes, a las 11.30, en los frontones Oteiza de Azkoitia

viernes, 30 de noviembre de 2018

Laboral Kutxa Emakume Master Cup. Finalerdiak Amezketan

Amezketa izango da Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketaren azken galbahea

Gaur egun bizi den emakumeen esku pilotaren loraldian aitzindari izatez harago, txapelketa irekia izatea da Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketaren ezaugarri garrantzitsuenetako bat. Lehiatzeko grina duten emakume guztiei irekitako lehiaketa da hau eta, aurreko edizioetako marka guztiak hautsiz, aurten 92 pilotari izan ziren izena eman zutenak. Zortzi jardunaldi ikusgarritan, galbahea gero eta estuago jartzen joan da eta igande honetan, goizeko 10.30etatik aurrera azken aukeraketa egingo da Amezketako pilotalekuan jokatuko diren finalerdiekin.
Orain arte egindako esfortzua izugarria izan da, baina abenduaren 9ko Azkoitiko finalean egon nahi duten pilotariek kanporaketa zailenari egin beharko diote aurre orain gutxi eraberritutako Larrunarri frontoiko kaiolan.
ETB-ko kamarak zuzenean direla, Promozio mailako finalerdiekin ekingo zaio jaialdiari. Amaia Aldai dimoztarrak eta Arroako Araitz Eizagirrek irekiko dute jaialdia. Imanol Agirre pilotari profesional ohiaren aholkuek lagunduta, bizkaitarra txapelketa bikaina osatzen ari da, baina Araitz Eizagirrek ere erakutsi du oso kontuan hartzeko pilotaria dela.
Beste finalerdia Naroa Elizalde Zubietarrak eta Oihana Orbegozo azpeitiarrak jokatuko dute. Nafarrak tantoen aldeagatik lortu zuen Lemoako kanporaketan bere taldeko lehen postua eta borrokatzera ohitua dagoen kirolaria da, baina Orbegozok ere ez du ibilbide errazik izan finalerdietaraino eta ez dizkio gauzak batere erraz jarriko.

Lehen Mailan aldiz, partida bikainak espero dira. Olatz Arrizabalaga eta Miren Larrartek jokatuko dute lehen kanporaketa. Binakako txapela bi aldiz jantzi du Gernikarrak eta gehienetan lagun izan duen Leire Etxaniz txapelketatik kanpo geratu ostean, bakarkako lehen txapela jantzi nahi du Arrizabalagak. Larrartek zailagoa izan du finalerdietarako bidea, Zallan bigarren sailkatuen artean onena izateak eman zion finalerdietarako txartela eta ez du aukera galdu nahi izango.
Eguneko azken partida ia aurkezpenik behar ez duten bi Munduko txapeldunek jokatuko dute, Usansoloko Patri Espinar eta Eulateko Maite Ruiz de Larramendi eulaterrak. Bizkaitarrak eman zuen txapelketako ezustekorik handiena Zallan, Leire Etxaniz egungo txapelduna eta Maider Mendizabal azpi-txapelduna kanpoan utziz, baina horrek ez du asetzen. Nafarra ere erabateko irabazlea da eta lehiak benetan mereziko du.


Resultado de imagen de emakume master cup
--------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Amezketa hará la última criba del Laboral Kutxa Emakume Master Cup

Más allá de ser el origen de todo este renacer que está viviendo la mano femenina, su condición de campeonato abierto es una de las principales características del Laboral Kutxa Emakume Master Cup. Es una competición abierta a todas aquellas mujeres que tienen esa ilusión por competir y, batiendo las marcas de otras ediciones, este año han sido 92 las pelotaris inscritas. En ocho jornadas espectaculares, el embudo se ha ido poniendo cada vez más exigente y la última criba tendrá lugar este domingo, a partir de las 10.30 horas de la mañana, en las semifinales que se disputarán en Amezketa.

El esfuerzo realizado hasta la fecha ha sido encomiable, pero aquellas pelotaris que quieran estar en la final del día 9 en Azkoitia deberán afrontar la eliminatoria más complicada en la jaula del recientemente remodelado Larrunarri de Amezketa.

Con las cámaras de ETB en directo, el festival arrancará con las semifinales de la categoría de Promoción. La dimoztarra Amaia Aldai y Araitz Eizagirre, de Arroa, serán las encargadas de abrir las hostilidades. Con el ex profesional Imanol Agirre de botillero, la vizcaína está realizando un gran campeonato, pero Araitz Eizagirre también ha demostrado ser un rival muy a tener en cuenta para cualquiera.
La otra semifinal la disputarán Naroa Elizalde, de Zubieta, y la azpeitiarra Oihana Orbegozo. El tanteo le sirvió a la navarra para hacerse con el primer puesto de su disputadísimo grupo en Lemoa, por lo que es una pelotari acostumbrada a dejarlo todo sobre la cancha, pero tampoco el camino a semifinales de Orbegozo ha sido nada sencillo y le pondrá las cosas complicadas.

En primera, se esperan grandes partidos. Olatz Arrizabalaga y Miren Larrarte jugarán la primera semifinal. La de Gernika es la vigente campeona del parejas y tratará de aprovechar la eliminación de su compañera habitual, Leire Etxaniz, para estrenar su palmarés individual. Larrarte ha tenido las cosas más complicadas, fue repescada en Zalla al ser la mejor entre las segundas clasificadas y no querrá desaprovechar esta segunda oportunidad.


El último partido de la jornada medirá a dos campeonas del mundo que apenas necesitan presentación; Patri Espinar y Maite Ruiz de Larramendi. La de Usansolo protagonizó la mayor sorpresa del campeonato, al eliminar a la campeona Leire Etxaniz y la subcampeona Maider Mendizabal en cuartos, pero no le es suficiente. La de Eulate es otra ganadora nata y el partido merecerá mucho la pena.