lunes, 20 de noviembre de 2017

Lau t´erdiko Eusko Label Txapelketa . Altuna Txapeldun.


Jokin Altuna estu nagusitu zaio Urrutikoetxeari (21-22)


Partida oso berdinduta joan da tantotan. 21-21 berdinketaraino. "Zeruan nago. Nire ametsak egi bilakatu dira", esan du Altunak amaitu denean.



Hutsak, ausardia, polemika, oreka... denetarik izan da Bilbon jokatu duten lau eta erdiko finalean. Altunak bederatzi huts egin ditu, eta hala ere txapeldun izan da. Arriskatuz irabazi ditu tantoak, eta arriskatuz galdu.
Altuna lau puntu aurretik hasi da, eta 1-6 ere joan dira, baina Urrutikoetxeak ez dio utzi aurrerago joaten. Tartea murrizten hasi da 7na jarri arte. Handik aurrera, pare xamarrean aritu dira. Berdinketa izan da berdinketaren atzetik: 18na, 19na, 20na eta 21na.
"Urrutik txapeldun handi bat dela erakutsi du. Partida beroa izan da eta dotore jokatu du amaieran. Zoriondu egin nau. Eskertua natzaio", esan du Altunak, bukatutakoan.