jueves, 30 de noviembre de 2017

Laboral kutxa Emakume Master Cup 2017. Finala Sopelan


Abenduak 6: Final haundia Sopelan
Datorren Abenduaren 6ean, Sopelado Udal frontoian jokatuko dira 4 1/2ko Elite eta lehen mailako final haundiak. 

Lehenengo mailan ENERITZ ARRIETA (AZKOITIA) eta MAITE IRIARTE (AZPEITIA) izando dira aurkariak. Elite mailan berriz, LEIRE ETXANIZ (ETXEBARRIA) eta MAIDER MENDIZABAL (ANOETA) ikusiko dira aurrez aurre.

Final haundi hauek Sopelako Udal Frontoian izango dira goizeko 12-etatik aurrera.

Era berean partidu hauek zuzenean ikusi ahal izango dire ETB-ren lehengo kate dela medio.



martes, 21 de noviembre de 2017

Campeonato de parejas 2018.

Banderazo de salida para el Campeonato de Parejas. 

Esta mañana se ha presentado en el salón de actos de la sede de las federaciones deportivas del frontón Bizkaia, el Campeonato de Parejas 2018 de la Liga de Empresas de Pelota a Mano con la presencia de los 16 pelotaris participantes y representantes de Asegarce y Aspe.


 Bengoetxea VI-Larunbe.                     Irribarria-Merino II.
 Elezkano II-Rezusta.                           Altuna III-Martija. 
 Ezkurdia-Zabaleta.                              Olaizola II-Imaz.
 Urrutikoetxea-L. Galarza.                    Víctor-Albisu.


CALENDARIO PAREJAS 2018
PAREJAS CALENDARIO 2 vuelta
PAREJAS CALENDARIO fase final

VI Memorial Antton Pebet.



VI Memorial Antton Pebet

El memorial Antton Pebet esta al llegar. Empezará y terminará antes que los años anteriores. Las fechas no han sido las mejores para organizar el torneo y se ha tenido que ajustar a los días que había.
El torneo empezará el 1 de diciembre con los octavos de final y la final será el 30 de diciembre.
Los días 1 y 2 de diciembre serán los partidos de octavos de final. En cuartos de final, los días 5 y15 entrarán en liza los cabezas de serie de cada rama. Las semifinales se jugaran el día 23 de diciembre.
En comparación con ediciones anteriores, este año el torneo se jugará solo en categoría senior. Así, desaparece la categoría promesas y habra novedades y parejas nunca vistas en este VI. Memorial de Antton Pebet.
Las parejas, mezclas de juventud, calidad y veteranía aportarán frescura a un torneo que cada año acerca más pelotazales al Bear Zana de Villabona.
Los festivales tendrán entrada gratuita.


lunes, 20 de noviembre de 2017

Lau t´erdiko Eusko Label Txapelketa . Altuna Txapeldun.


Jokin Altuna estu nagusitu zaio Urrutikoetxeari (21-22)


Partida oso berdinduta joan da tantotan. 21-21 berdinketaraino. "Zeruan nago. Nire ametsak egi bilakatu dira", esan du Altunak amaitu denean.



Hutsak, ausardia, polemika, oreka... denetarik izan da Bilbon jokatu duten lau eta erdiko finalean. Altunak bederatzi huts egin ditu, eta hala ere txapeldun izan da. Arriskatuz irabazi ditu tantoak, eta arriskatuz galdu.
Altuna lau puntu aurretik hasi da, eta 1-6 ere joan dira, baina Urrutikoetxeak ez dio utzi aurrerago joaten. Tartea murrizten hasi da 7na jarri arte. Handik aurrera, pare xamarrean aritu dira. Berdinketa izan da berdinketaren atzetik: 18na, 19na, 20na eta 21na.
"Urrutik txapeldun handi bat dela erakutsi du. Partida beroa izan da eta dotore jokatu du amaieran. Zoriondu egin nau. Eskertua natzaio", esan du Altunak, bukatutakoan.

Laboral Emakume Master Cup 4 1/2 finalerdien emaitzak.

Laboral Emakume Master Cup 4 1/2 finalerdien emaitzak.

Gaur eguerdian jokatu dira, Berrizen (Bizkaia), LABORAL KUTXA EMAKUME MASTER CUP, eskuz banakako lau t'erdiko emakumeen pilota txapelketaren, finalerdiak.

Maila nagusian, alegia, ELITE MAILAn, LEIRE ETXANIZek (Etxebarria, Bizkaia) LEIRE GARAI (Gasteiz, Araba) garaitu du; erakustaldia emanez, garaitu ere (18-3). Bigarren partidan, gipuzkoarren arteko lehian, MAIDER MENDIZABAL (Anoeta) MADDI MENDIZABAL (Zaldibia) baino gehiago izan da (18-10). Erabakigarriak izan dira, batez ere, anoetarraren esperientzia eta eskarmentua.

Beraz, ELITE MAILAko finala jokatzeko sailkatu diren pilotariak dira: LEIRE ETXANIZ (ETXEBARRIA) Vs. MAIDER MENDIZABAL (ANOETA).

LEHEN MAILAko finalaurreko lehen kanporaketan, gipuzkoarren arteko norgehiagoka hau ere, MAITE IRIARTE azpeitiarrak OIHANA ORBEGOZO herrikidea garaitu du (18-12). Iriarteren ekina eta sufritzeko gaitasuna nabarmen azaldu dira partidan zehar. Eguneko azken partidan, ENERITZ ARRIETAk (Azkoitia, Gipuzkoa) berriro erakutsi du txapelketa guztian erakutsi duen nagusitasuna eta 18-2 irabazi dio Iratxe Ibarrari (Markina, Bizkaia). Hortaz, azpeitiar baten eta azkoitiar baten arteko dematik aterako da maila honetako txapelduna.

LEHEN MAILAko finala jokatuko duten pilotariak dira: MAITE IRIARTE (AZPEITIA) Vs. ENERITZ ARRIETA (AZKOITIA).

Abenduaren 6an, Sopelan (Bizkaia) jokatuko da, historian estreinakoz, Euskal Herri mailako emakumezkoen eskuz banakako lau t'erdiko txapelketaren finalak. 

Gizonezkoen lau t'erdikoaren txapelketa handiaren ingurumarian, LABORAL KUTXA EMAKUME MASTER CUPen berri eman eta berau zabaltzea sobera eskertuko dizuegu; pilotak ez baitu izan behar, ez baita inoiz izan, soilik gizonen kontua.

miércoles, 15 de noviembre de 2017

Laboral kutxa Emakume Master Cup. Emaitzak eta Finalerdiak.

Lezamako 4 1/2ko laurdenetako kanporaketaren emaitzak.
Jarraian, LABORAL KUTXA EMAKUME MASTER CUP lau t'erdiko eskuz banakako txapelketaren barruan, atzo Lezamako pilotalekuan jokatu ziren final laurdenetako kanporaketa pareko eta kitzikagarrien emaitzak bidaltzen dizkizuegu; bai ELITE MAILAkoak, bai LEHEN MAILAkoak. Pilotari gipuzkoarrak izan dira nagusi, orobat; horrela gauzak, ELITE Mailan bi gipuzkoar, arabar bat eta bizkaitar bat arituko dira nor baino nor finalera sailkatzeko lehian; LEHEN MAILAn, berriz, bizkaitar bat eta hiru gipuzkoar.



Finalerdiak.

Hauexek dira, ondorioz, datorren igandean, hilak 19, eguerdiko 12:00etatik aurrera, Berrizen (Bizkaia), ETBk zuzenean emango duen emankizunean, finalerdiak jokatuko dituzten pilotariak; jokatu ere, jarraian zehazten den ordenan jokatuko dute:

ELITE MAILA:
-LEIRE ETXANIZ (ETXEBARRIA, BIZKAIA) Vs LEIRE GARAI (GASTEIZ, ARABA)
-MAIDER MENDIZABAL (ANOETA, GIPUZKOA) Vs. MADDI MENDIZABAL (ZALDIBIA, GIPUZKOA)
1.MAILA:
-MAITE IRIARTE (AZPEITIA, GIPUZKOA) Vs. OIHANA ORBEGOZO (AZPEITIA, GIPUZKOA)
-ENERITZ ARRIETA (AZKOITIA, GIPUZKOA) Vs. IRATXE IBARRA (MARKINA, BIZKAIA)

miércoles, 8 de noviembre de 2017

Lau t´erdiko Eusko Label Txapelketa . Finalerdiak

Altuna III jugará la final del Cuatro y Medio tras vencer a Olaizola II

Altuna III jugará la final del Cuatro y Medio tras vencer a Olaizola II

La final del campeonato Eusko Label del Cuatro y Medio ya tiene su primer inquilino. Altuna III se ha impuesto 12-22 a Olaizola II en la semifinal jugada en un abarrotado Labrit y jugará el 19 de noviembre en el frontón Bizkaia contra el ganador del choque de mañana en Logroño entre Bengoetxea VI y Urrutikoetxea.
El pelotari de Amezketa ha jugado un partido casi prefecto, con una defensa extraordinaria y un porcentaje letal en el apartado de remates.
El siete veces campeón de la distancia, Olaizola II, no le ha imprimido la suficiente velocidad a la pelota y ha pecado de exceso de juego a bote.
Datos:
Tiempo de juego: 10:18 min
Tiempo total: 52:14 min.
Olaizola: 1 saque, 1 falta, 6 hechos, 5 perdidos
Altuna III: 4 saques, 2 faltas, 12 hechos, 3 perdidos



Urrutikoetxea cierra la final del Cuatro y Medio tras vencer a Bengoetxea VI

Urrutikoetxea cierra la final del Cuatro y Medio tras vencer a Bengoetxea VI
Mikel Urrutikoetxea peleará por el título del campeonato Eusko Label del Cuatro y Medio contra Altuna III el domingo 19 de noviembre en el frontón Bizkaia, después de que hoy haya eliminado (11-22) al actual campeón de la distancia, Bengoetxea VI, en la semifinal jugada en el frontón Adarraga de Logroño.
El pelotari vizcaíno ha jugado un partido lleno de velocidad, anticipación y agresividad en el juego de aire y se ha impuesto a su rival de manera más fácil de lo esperado.
Bengoetxea VI, por su parte, no ha rendido a su habitual nivel y además, cuando ha tenido pelotas francas ha incurrido en errores.
Datos:
Tiempo de juego: 7:56
Tiempo total 42:55 min
177 pelotazos
Bengoetxea VI: 1 saque, 6 hechos, 7 perdidos
Urrutikoetxea: 1 saque, 14 hechos, 4 perdidos

Emakume Master Cup. Emaitzak eta Final Laurdenak

Laboral Kutxa Emakume Master Cup

Azpeitiako jardunaldiaren emaitzak

Egun luzea eta ederra izan zen  Azpeitiako pilotalekuan, eskuz banakako 4 t'erdiko LABORAL KUTXA EMAKUME MASTER CUP txapelketan. Egun osoko kirol jardunaldia, 30 partida guztira, pilotari eta pilotazaleen gustagarri. HEMEN  AZPEITIAKO JAIALDIAREN ARGAZKIAK.


Final Laurdenak Lezaman 

Atzoko kanporaketen ondoren, erabaki da LEHEN MAILAn zein ELITE MAILAn datorren larunbatean, hilak 11, Lezaman, final laurdenak jokatuko dituzten pilotarien zerrenda.

Lezaman final laurdenak jokatuko dituzten pilotariak dira:

ELITE MAILA

LEIRE GARAI (GASTEIZ) vs. MAITE RUIZ DE LARRAMENDI (EULATE)
MAIDER MENDIZABAL (ANOETA) vs. OLATZ RUIZ DE LARRAMENDI (EULATE)
ARRATE BERGARA (BERGARA) vs. LEIRE ETXANIZ (ETXEBARRIA)
MIRIAM ARRILLAGA (ZUBIETA) vs. MADDI MENDIZABAL (ZALDIBIA)

LEHEN MAILA

AINHOA URIEN (ABADIÑO)
UXUE OSES (OÑATI)
OHIANA ORBEGOZO (AZPEITIA)

ENERITZ ARRIETA (AZKOITIA)
UXUE ZUBIZARRETA (BERGARA)
OHIANA UNANUE (AZPEITIA)

MAITE IRIARTE (AZPEITIA)
ARAITZ EIZAGIRRE (ARRUA)
MAITE TOLOSA (AMEZKETA)

OHARRA: IRATXE IBARRA PILOTARIA (MARKINA), ATZOKO PILOTARIRIK ONENA, ZUZENEAN PASATU DA FINALERDIETARA.

viernes, 3 de noviembre de 2017

Emakume Master Cup Azkoitin

Emakumeen lau eta erdiko txapelketa zapatuan iritsiko da Frontoi Txikira

Goizez eta arratsaldez, guztira 30 partida jokatuko dituzte, 10:00etan eta 16:30ean hasita


Pilotazaleek ez dute aspertzeko betarik izango zapatuan Azpeitian. Emakume Master Cup iritsiko da herrira, emakumeen eskuzko lau eta erdiko txapelketa, eta goiz eta arratsaldez etengabea izango da kirol jarduna Frontoi Txikian. Emakume Master Cupen aurreko edizioetan binakakoa izan da lehia. Oraingo honetan, ordea, lehen aldiz buruz buru neurtuko dituzte indarrak esku pilotariek.
Pilotan eskuz aritzen diren emakume guztiek dute Emakume Master Cupen parte hartzeko aukera, federatutakoek bezala federatu gabekoek. Bi kategoriatan banatuta jokatzen dute txapelketa, Elite eta Lehen Maila. Azpeitian, Lehen Mailako txapelketari dagozkion partidak jokatuko dituzte etzi; kategoria horretako bigarren kanporaketaren jardunaldia da, hain zuzen ere, jokoan izango dena.
Guztira, 30 partida ikusteko aukera izango da Frontoi Txikian. Hamar multzotan banatu dute jardunaldia; multzo bakoitzean hiru pilotari lehiatuko dira, eta multzoko hiruna partida jokatuko dituzte, 18 tantora. Talde bakoitzetik pilotari bakarra sailkatuko da hurrengo kanporaketarako; eta sailkatuen artean onena –tanto gutxien jasotzen dituena– zuzenean sailkatuko da final laurdenetarako.
Goizeko saioa 10:00etan hasiko da, eta 16:30ean arratsaldekoa.

lunes, 30 de octubre de 2017

Lau t´erdiko txapelketa. Finalerdiak prest

Bengoetxea eta Altuna sailkatu dira lau eta erdiko finalerdietarako

Leitzakoak 22-18 irabazi dio Victorri, eta Ezkurdiak, aldiz, 13-22 galdu du Altuna III.aren aurka.

Oinatz Bengoetxea, artxiboko irudi batean. /
Erabakita geratu da nork jokatuko dituzten lau eta erdiko finalerdiak. Lehendik sailkatuak ziren Olaizola II.ak eta Urrutikoetxeak Altuna III.a eta Bengoetxea VI.a izango dituzte aurkari hurrenez hurren.
Logroñon jokatu dute Bengoetxea VI.ak Victorrek. Leitzakoak nahikoa zuen hiru puntuko aldea ateratzea finalerdirako sailkatu ahal izateko. Bi pilotariak oso berdinduta joan dira azkeneraino, baina azkenean Bengoetxearentzat izan da hurrengo partidarako txartela.
Tolosan, berriz, gogor aritu dira Ezkurdia eta Altuna. Bigarrenak aurrea hartu dio hasieratik aurkariari, baina gertutik jarraitu du Ezkurdiak berak ere. Ordea, azkenean Amezketakoarentzat izan da garaipena.

Emakume Master Cup. Bigarren jardunaldiaren emaitzak

LABORAL KUTXA EMAKUME MASTER CUP
4 1/2-ko bigarren jardunaldiaren emaitzak
LABORAL KUTXA EMAKUME MASTER CUP txapelketaren LEHEN MAILAko asteburu honetako Oñatiko kanporaketen emaitzak eta datorren asteazkeneko (azaroak 1), Anoetako ELITE MAILAko kanporaketen egutegiabidaltzen dizkizuegu.


Oñatin jokatutako partiden ostean sailkatu diren pilotariak dira, hurrenez hurren:

A taldean, ARAITZ EIZAGIRRE (ZESTOA) eta AINHOA BERRUETE (UHARTE)

B taldean, NAROA ITURAIN (IRUÑEA) eta MAITE TOLOSA (AMEZKETA)

D taldean, NAGORE ARAMENDI (AZPEITIA) eta MADDI UNANUE (AZPEITIA)

E taldean, NAROA AGIRRE (ZESTOA) eta NAROA ELIZALDE (ZUBIETA)

F taldean, MALEN ETXEGARAI (OÑATI) eta MIREIA MUGERZA (OÑATI)

G taldean, OHIANE ORBEGOZO (AZPEITIA) eta MAIALEN GANZARAIN (LIZARTZA)

H taldean, MARIA APALATEGI (IKAZTEGIETA) OHIANE UNANUE (ORDIZIA)

I taldean, UXUE OSES (OÑATI) eta UXUE ZUBIZARRETA (BERGARA)

J taldean, MAITE IRIARTE (AZPEITIA) eta ENERITZ ARRIETA (AZKOITIA)

martes, 17 de octubre de 2017

Laboral Kutxa Emakume Master Cup.

LABORAL KUTXA EMAKUME MASTER CUP.

Resultado de imagen de emakume master cup

Este sábado comienza el campeonato de pelota mano femenina LABORAL KUTXA EMAKUME MASTER CUP, en la modalidad del cuatro y medio individual.

Participarán 66 pelotaris, de las cuales 16 lo harán en la categoría ÉLITE : 9 de Gipuzkoa, 3 de Bizkaia, 3 de Nafarroa y una de Araba; las otras 50 pelotaris lo han hecho para la categoría de PRIMERA DIVISIÓN: 23 de Bizkaia, 13 de Gipuzkoa, 6 de Nafarroa, 1 de La Rioja, 5 de Barcelona, 1 de Zaragoza y una de México.

Serán, precisamente, las pelotaris de ésta categoría las primeras que saltarán a la cancha éste sábado en el frontón de Santurtzi. Éstas son las qunce pelotaris que, repartidas en cinco grupos, disputarán las eliminatorias en un festival programado a partir de las 16:00 de la tarde (y que contará, entre éllas, con la local Aintzane Ortiz):

miércoles, 27 de septiembre de 2017

Presentacion Laboral Kutxa Emakume Master Cup

Presentada una nueva edición de la LABORAL KUTXA 

EMAKUME MASTER CUP






Hoy al mediodía se ha presentado en el Hotel Carlton de Bilbao una nueva edición de la LABORAL KUTXA EMAKUME MASTER CUP, el campeonato de pelota mano femenino más importante. Esta nueva edición se va a disputar además, por primera vez, en la modalidad del mano a mano en el cuatro y medio.
En la rueda de prensa han participado José Ramón Taranco, de Laboral Kutxa (patrocinador principal de la competición); el asesor deportivo Carlos Sergio, de parte de la Diputación Foral de Bizkaia e Iker Amarika, director técnico del evento. Con ellos han estado también tres pelotaris que participarán en el campeonato: Jone Goiri, Patri Espinar y Olatz Arrizabalaga (ganadora del campeonato por parejas).
Se competirá, al igual que en la modalidad por parejas, en dos categorías: Élite y Primera división. La inscripción se podrá hacer del 1 al 15 de octubre a través de la página web de la LABORAL KUTXA EMAKUME MASTER CUP: http://www.emakumemastercup.eus
A partir de ahí la fase clasificatoria se desarrollará entre el 22 de octubre y el 12 de noviembre; los cuartos de final los días 18 y 19 de noviembre; las semifinales el 26 de noviembre en Berriz y las finales el 6 de diciembre en Sopelana (Ambas serán retransmitIdas en directo por ETB).

martes, 27 de junio de 2017

Despedida de Martinez de Irujo en el Labrit

Despedida de Martinez de Irujo en el Labrit.

Un Labrit lleno se despidió ayer en Pamplona de un emocionado Juan Martínez de Irujo. El de Ibero recibió el cariño del público, de instituciones y de su familia después de que el pasado 20 de mayo anunciara su despedida que se materializó ayer. Casi entre lágrimas, Irujo dejó un mensaje claro: «Entre todos debemos mantener viva la pasión por la pelota. ¡Viva la pelota vasca!».

El frontón Labrit de Pamplona despide a Juan Martínez de Irujo. PABLO LASAOSA 03

El frontón Labrit de Pamplona despide a Juan Martínez de Irujo. PABLO LASAOSA 05



El frontón Labrit de Pamplona despide a Juan Martínez de Irujo. PABLO LASAOSA 25






El frontón Labrit de Pamplona despide a Juan Martínez de Irujo. PABLO LASAOSA 45





El frontón Labrit de Pamplona despide a Juan Martínez de Irujo. PABLO LASAOSA 38




 El frontón Labrit de Pamplona despide a Juan Martínez de Irujo. PABLO LASAOSA 44




El frontón Labrit de Pamplona despide a Juan Martínez de Irujo. PABLO LASAOSA 48

lunes, 26 de junio de 2017

XIV. Berria Txapelketa. Pagazpe Txapeldun.


Pagazpe Berria Txapelketako txapeldun

Asko sufrituta, 22-19 irabazi du nagusien mailan.



XIV. Berria Txapelketako finala jokatu dute Usurbilgo Pagazpek eta Tolosak Hernaniko udal pilotalekuan. Kadeteen artekoan, Tolosak irabazi du. Goikoetxea-Etxeberriak 22-7 irabazi diete Galarraga-Iruretagoienari. Jubeniletan, berriz, Pagazpeko Exposito-Arangurenek nabarmen irabazi diete Zalakain eta Auzmendiri: 22-5.
Hori horrela, partida erabakigarria izan da nagusiena, eta, horretan, Pagazpeko bikotea, Santxo eta Gorrotxategi, nagusitu da. Lehia estua izan dute Gipuzkoako bi bikoteek, baina Usurbilera joan da txapela.
Pagazpek bigarrenez irabazi du Berria Txapelketa, eta harentzat izan da 3.000 euroko saria. Tolosak, berriz, 2.000 euroko saria irabazi du.
https://www.youtube.com/watch?v=9AEIpfCx5Gg

jueves, 15 de junio de 2017

Despedida de Aitor Zubieta.

Despedida de Aitor Zubieta.

PROFESIONAL | A SUS 33 AÑOS, AITOR ZUBIETA ANUNCIÓ AYER SU RETIRADA DE LOS FRONTONES DEBIDO A VARIAS LESIONES DE RODILLA QUE LE IMPIDEN PODER PRACTICAR EL DEPORTE DE SU VIDA.
  •  
  • De izquierda a derecha, Joseba Ezkurdia, Miguel Merino, Abel Barriola, Apezetxea, Retegui Bi, José Javier Zabaleta, Aitor Zubieta, Ion Jaunarena, Xabi Erostarbe, Iker Iribarria y David Merino posan en grupo tras la rueda de prensa de ayer.
    De izquierda a derecha, Joseba Ezkurdia, Miguel Merino, Abel Barriola, Apezetxea, Retegui Bi, José Javier Zabaleta, Aitor Zubieta, Ion Jaunarena, Xabi Erostarbe, Iker Iribarria y David Merino posan en grupo tras la rueda de prensa de ayer. 


    Lo he intentado de mil formas, pero no tengo las rodillas en condiciones para volver a jugar” “Me quedo con el cariño de toda la afición pelotazale de Euskal Herria” “Si he sido pelotari profesional, ha sido por el apoyo de mis padres, nunca me han fallado”

     - Arropado por su familia y amigos, un emocionado Aitor Zubieta hizo ayer oficial que no volverá a vestirse de blanco como pelotari profesional. El de Etxarri Aranatz reconoció que ha intentado recuperarse de “mil formas” posibles, pero todos los pronósticos médicos le ofrecían la misma versión; la medicina tiene sus límites.
    Acompañado en la Fernando Vidarte, administrador de Aspe, Zubieta expulso de forma sincera cuáles han sido los motivos que le han llevado a tener que dejar la pelota profesional. “He tenido muchas lesiones en mi carrera y me he podido recuperar, pero en septiembre de 2015 sufrí una lesión en Bermeo de la que no he podido salir adelante. Lo he intentado de mil formas, he pasado varias veces por quirófano, pero los médicos me dejaron claro desde el principio que no tenía las rodillas en condiciones para volver a jugar”, afirmó el pelotari navarro.
    En uno de los momentos más complicados de su carrera, el de la Sakana se llenó de valor y agallas para pronunciar unas palabras que ha ningún pelotari le gustaría decir. “Tengo que decir que yo, Aitor Zubieta, no podré volver a vestirme de blanco y mi carrera profesional acaba aquí”, declaró.
    El navarro tuvo el detalle de acordarse de varias personas que han sido muy importantes durante el transcurso de su carrera profesional. “Me gustaría agradecer a todos los entrenadores que he tenido, el apoyo que he recibido por parte de ellos, pero me gustaría hacer una especial mención a Jokin Etxaniz, ha sido una persona que ha estado a mi lado desde el principio y me ha ayudado mucho. También le debo mucho a Carlos Navarro, no sé donde estaría sin él. No puedo olvidarme de Aspe y de todas las personas que componen este equipo, tengo mucho que agradecerles”, destacó Zubieta.
    LOS PELOTARIS, UNA FAMILIA Acompañado por varios profesionales del frontón como Iribarria, Barriola, Ezkurdia, Jaunarena o Retegui Bi, el de Etxarri Aranatz quiso acordarse de los compañeros con los que ha compartido muchas horas. “Tengo que reconocer que los pelotaris con los que he podido jugar son grandes deportistas, pero a parte son personas con una calidad humana que no se puede explicar con palabras. Tengo amigos muy buenos y siempre tendrán un hueco en mi corazón”, señaló el que fuera campeón del Parejas en el 2010.
    Pese a haber sufrido mucho por las lesiones que ha tenido, Zubieta afirmó que el cariño que se lleva de la pelota no tiene precio. “Creo que he pasado los mejores años de mi carrera recuperándome, pero me he sentido muy querido por toda la afición pelotazale de Euskal Herria y eso es lo que me llevo de la pelota. Me ha llenado y es algo por lo que vale sufrir”, declaró Zubieta.
    El exzaguero se acordó de su tierra y de todo el apoyo que ha recibido por parte de sus vecinos. “Quiero acordarme de mi pueblo, Etxarri Aranatz y también de la Sakana, desde que empecé me han apoyado y protegido mucho, tanto en los buenos como en los malos momentos”, afirmó el noble deportista navarro.
    Por último, Aitor quiso destacar el apoyo de sus seres más cercanos. “Qué decir de mi familia, he tenido una suerte increíble de estar arropado por todos ellos. Mi mujer María, que es la persona que más quiero y la que más me ha aguantado. También mis padres, si yo he sido pelotari es gracias a ellos, desde pequeño han venido a verme todos los partidos, siempre han estado ahí, apoyándome, ayudándome y llevándome por el camino correcto. Nunca me han fallado”, afirmó un emocionado Aitor Zubieta, que pese a reconocer que pasaba por un momento triste, afirmó que él siempre es, ha sido y será un hombre alegre y positivo que se queda con todo el cariño que ha recibido del mundo de la pelota.
    de la pelota.

    •  


                   



    miércoles, 14 de junio de 2017

    XIV Berria Txapelketa. Erreka eta Tolosa finalerditara.

    Esperientzia nagusitu da

    Doneztebeko Errekak eta Tolosak ez dute hutsik egin Berria Txapelketan, eta elkarren aurka ariko dira finalerdietan, igande honetan


    <b>Goian, Goikoetxea Tolosako kadete aurrelaria pilota jotzear; behean, Artola Gaztelekuko kadetea.</b>

    Datorren igandean jokatuko dira XIV. Berria Txapelketako finalerdiak: Azpeitiko Ilunpe eta Usurbilgo Pagazpe lehiatuko dira batetik, eta Doneztebeko Erreka eta Tolosa bestetik. Azken bi taldeek joan den asteburuan lortu dute lau onenetan sartzea. Esperientzia baliatuta, Andoaingo Gazteleku eta Lazkaoko Lapke kanporatu dituzte.

    ANDOAINEN

    Gazteleku 1

    Erreka 2

    Iazko txapelduna da Doneztebeko Erreka, eta aurten ere txapelerako hautagai sendoa dela azaldu zuen igande goizez, Andoainen. Ondo merezita garaitu bazuen Gazteleku. Kadeteetan, hori bai, etxean geratu zen lehen puntua. Jaialdiko partida onena jokatu zuten gazteenek; ordubete pasako lana egin behar izan zuten, eta Artola eta Mujika gipuzkoarrek 22-15 garaitu zituzten Agirre eta Loiarte nafarrak. Sendotasunari esker irabazi zuten etxekoek.

    Kolore gutxi izan zuen gazteen arteko norgehiagokak. Oso faborito ziren Salaberria eta Mariezkurrena nafarrak, eta 22-8 menderatu zituzten Osa eta Elizegi. Azken hori eskuetako minez aritu zen, eta gipuzkoarrek ezin izan zuten deus egin aurkariei eusteko. Mariezkurrenak aho zabalik utzi zituen hainbat ikusle.

    Gauzak hala, nagusien arteko partidak erabakiko zuen guztia. Emozioa izan zen partida erdira arte: Onsalo eta Gorriti hobeto hasi baziren ere, Eskuderok eta Aizpuruk hamarna berdindu zuten lehia. Gogortasuna nagusitu zen, baina neurketaren bigarren zatian Onsaloren abiadura erabakigarri suertatu zen. 22-12 irabazi zuten nafarrek.

    TOLOSAN

    Tolosa 2

    Lapke 1

    Emaitza berarekin gainditu zuen Tolosak Lapke igande goizez, Tolosan, Beotibar pilotalekuan. Aurrez ere jakina zen kadeteen arteko puntua oso garrantzitsua izango zela, eta etxekoek lortu zuten garaipena. Goikoetxea eta Etxeberria gehiago izan ziren hasieratik, eta lortutako alde polita ongi kudeatu zuten. Senar eta Garmendiak estutu egin zituzten aurkariak bukaerara arte, baina 22-18koaz amaitu zen partida.

    Gazte mailan, lazkaotarrek agindu zuten nabarmen. Zubizarreta eta Ruiz de Larramendik 22-3 menderatu zituzten Zalakain eta Auzmendi. Zubizarretak agerian utzi zuen aurrelaririk onenetakoa dela maila horretan. Nagusien norgehiagokak erabaki zuen kanporaketa, eta, espero bezala, Labaka eta Telletxea tolosarrek ez zuten hutsik egin: 22-10 gainditu zituzten Intxausti eta Garmendia.