lunes, 3 de diciembre de 2018

Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketako finalak

Arrizabalaga / Espinar eta Aldai / Orbegozok jokatuko dituzte Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketako finalak, pilota goiz bikain baten ostean


Amezketa pilota herria da eta gozatu ederra hartu dute Larrunarri pilotalekura gerturatu diren pilotazale ugarik. Nabarmena da kirol hau gora egiten ari dela azken urteetan eta Amezketako frontoira zein partidak telebistaz ikusi zituztenek maila bikaineko partidez gozatu ahal izan zuten, piloteatuak eta bikain amaitutakoak. Gaurko emaitzen ondoren, Olatz Arrizabalaga eta Patri Espinarrek jokatuko dute datorren igandean Azkoitian lehen mailako finala eta Amaia Aldai eta Oihana Orbegozok promozio mailakoa.
Lehen Mailako lehen finalerdia sekulakoa irten eta azken tantora arte ez zen argitu nor izango zen lehen finalista. Olatz Arrizabalagak botatako bi-paretako batek eman zion Azkoitirako txartela eta Miren Larrartek pilota altxatu ezin zuela ikusi zuenean gernikarraren aurpegiak argi erakutsi zuen pasatako estutasunak. Izan ere, binakako txapeldunak oso joko sendoa erakutsi zuen partidaren lehen erdian eta apenas akatsik egin gabe, alde egin zuen markagailuan. 16-8koarekin partida poltsikoan zuela ematen zuen, baina orduan ikusi genuen txapelketa osoan zehar horrenbeste gozarazi gaituen Miren Larrarte. Bidaniarra gora egin zuen nabarmen tantoak pilatzen joan zen eta 17-17koa igo zuen markagailura, emozioa gori-gorian jarriz. 
Beste finalerdia, Patri Espinar eta Maite Ruiz de Larramendiren artekoa oso desberdina izan zen. txapelketako lehen jardunaldian elkarren artean aritu ziren munduko bi txapeldunak Elgetan eta lehia estu batean, nafarrak eraman zuen garaipena. Amezketan, aldiz, Patri Espinar uste baino askoz errazago nagusitu zen, azken markagailuak (22-6) argi erakusten duen moduan. Usansolokoak lehen momentutik hartu zuen aurre markagailuan eta argi geratu da txapelketak aurrera egin ahala gora egin duen pilotaria dela. Ideiak oso argi ekarri ditu pilotalekura, bazekien aurkaria mugitu behar zuela bere defentsa gainditzeko eta halaxe egin du. Batez ere zabalera botatako dejadetan aritu da eraginkor Patri Espinar eta finalean errebantxarako aukera izango du binakako finalean garaitu zitzaion Arrizabalagaren aurka.
Goiza berotzen hasteko, sekulako finalerdia eskaini zuten Amaia Aldai eta Araitz Eizagirrek. Lehia oso borrokatua eta orekatua suertatu zen eta amaieran hartu zuen bizkaitarrak neurketa osoko alderik handiena 18-15. Goi mailako partida jokatu zuten, tanto piloteatu eta erremate bikainez amaitutakoak. Tentsioak zenbait huts behartu bazituen ere, biek bikain bilatu zioten ezkerra elkarri eta azken txanpan dimoztarrak joko sendoagoa erakutsi zuen eta merezita lortu zuen finalerako txartela. Hori bai, Arroako pilotaria ere harro egon daiteke egindako txapelketarekin eta atzo Amezketan jokatutako partidarekin.
Bigarren promozioko finalerdian, Oihana Orbegozok lortu zuen etxetik oso gertu jokatuko den finalerako txartela. Azpeitiarrak hasiera-hasieratik hartu zuen partidaren aginte makila eta alde txikiak lortu zituen markagailuan, 3-7 eta 5-10. Naroa Elizaldek, ordea, sekula ez zuen amore eman eta pixkanaka pixkanaka partidan sartzen joan zen. Orbegozok ere bia falta egin zituen sakearekin eta nafarraren esperantzak handitu ziren, baina Orbegozok ez zion aukerari ihes egiten utzi.



Emaitzak
Promozio maila
Amaia Aldai (Dima) 18 / Araitz Eizagirre Arroa) 15
Naroa Elizalde (Zubieta) 13 / Oihana Orbegozo (Azpeita) 18
Lehen Maila
Olatz Arrizabalaga (Gernika ) 18 / Miren Larrarte (Bidania) 17
Patri Espinar (Usansolo) 18 / Maite Ruiz de Larramendi (Eulate) 6

Gogoratu finalen aurkezpena asteartean izango dela, goizeko 11.30etan, Azkoitiko Oteiza pilotalekuetan
---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Arrizabalaga / Espinar y Aldai / Orbegozo disputarán las finales de la  Laboral Kutxa Emakume Master Cup tras una gran mañana de pelota en Amezketa

Amezketa es un pueblo de pelota y todos los pelotazles que se han acercado al Larrunarri han gozado de una gran mañana de pelota. Es notable que el nivel sigue elevandose cada jornada y tanto los pelotazales que se han acercado al frontón como aquellos que han seguido las evoluciones de las pelotaris por la tele, han disfrutado de grandes partidos, con tantos peloteados y acabados de forma magistral. Tras los resultados de hoy, Olatz Arrizabalaga y Patri Espinarrek jugarán la final de primera el domingo en Azkoitia y  Amaia Aldai y Oihana Orbegozo se enfrentarán en la de promoción.
La primera semifinal de primera resultó sencillamente espectacular y hubo que esperar hasta el ultimísimo tanto para conocer el nombre de la ganadora. Un dos paredes dio a  Olatz Arrizabalaga el pase para la final y había que ver su rostro cuando  vio que  Miren Larrarte no podría levantar esa pelota desde el ancho para percatarse de los apuros que pasó. Y es que, gracias a su solidísimo juego, sin apenas cometer errores, parecía tener el partido en el bolsillo cuando se adelantó 16-8. Sin embargo, a partir de entonces se pudo ver a la  Miren Larrarte que tan buena imagen ha ofrecido durante todo el campeonato. La de Bidania se vino arriba, comenzó a acumular tantos y fue capaz de subir el 17 iguales al marcador, poniendo la semifinal al rojo vivo. 

La otra semifinal, la disputada por  Patri Espinar y Maite Ruiz de Larramendi fue muy diferente. Estas dos campeonas del mundo se enfrentaron en la primera jornada y, en un partido igualado, el triunfo fue para la de Eulate. En Amezketa, sin embargo, Patri Espinar  se impuso mucho más fácil de lo esperado, como bien refleja el 18-6 final. La de Usansolo se hizo con el control del partido desde el primer instante y dejó claro que se trata de una pelotari que ha ido claramente de menos a más según ha avanzado el campeonato. Vino al frontón con las ideas muy claras, Sabía que tenía que mover a su rival para supera su defensa y así lo hizo. Sobre todo se mostró efectiva con la dejada al ancho y tendrá opción a la revancha de la final del Parejas ante Olatz Arrizabalaga.

Para comenzar a caldear la mañana,  Amaia Aldai y Araitz Eizagirre protagonizaron una gran semifinal. Resultó un partido muy equilibrado y exigente y fue al final (18-15) cuando la vizcaína adquirió su mayor ventaja. A pesar de que la tensión generó algunos errores, fue un partido disputado de poder a poder, en el que Aldai llegó más entera al final y eso le dio la victoria. Eso sí, le pelotari de  Arroa también puede sentirse orgullosa del partido y el campeonato realizados.

En la otra semifnal del promoción, Oihana Orbegozo se hizo con el billete para una final que se disputará muy cerca de casa. La de Azpeitia se hizo con el control del partido bastante pronto, 3-7 y 5-10. Naroa Elizalde, por su parte, nunca se dio por vencida y, poco a poco, fue metiéndose al partido. Orbegozo también cometió dos faltas de saque, lo que aumentó las esperanzas de la navarra pero la de Azpeitia no dejó escapar su oportunidad.

Resultados
Promoción:
Amaia Aldai (Dima) 18 / Araitz Eizagirre Arroa) 15
Naroa Elizalde (Zubieta) 13 / Oihana Orbegozo (Azpeita) 18

Primera:
Olatz Arrizabalaga (Gernika ) 18 / Miren Larrarte (Bidania) 17
Patri Espinar (Usansolo) 18 / Maite Ruiz de Larramendi (Eulate) 6



*Recordad que la presentación de las finales será el martes, a las 11.30, en los frontones Oteiza de Azkoitia

No hay comentarios:

Publicar un comentario