viernes, 26 de mayo de 2017

Buruz buruko Txapelketa. Finala


Polemika gutxi, adostasuna erdizka

Bengoetxea VI eta Irribarriak igandeko finalerako pilotak aukeratu dituzte. Leitzarrari gehiegizkoa iruditu zaio Irribarriaren pilota bat



Pilota aukeraketaren ekitaldiari polemika kendu asmoz, finalerako pilotak hilabete lehenago bereizi zituen Kepa Peñagarikano pilota aukeratzaileak. Azken finaletako polemikarik ez da egon, baina Oinatz Bengoetxea ez da erabat gustara geratu. "Nire bi pilotak gustatu zaizkit, eta bereetako bat ere bai; baina bestea gehiegizkoa iruditu zait". Hala ere, ez dio garrantzia berezirik eman nahi izan kontuari, binakako txapelketako finalaren atariko pilota aukeraketan haserre hitz egin zuen leitzarrak, eta ondorengo egunetan gaizki pasatu zuela onartu du. Horregatik ez du horretan sakondu nahi izan.
Irribarriak ez du halakorik ikusi aukeratutako materialetan. "Bakoitzak bereak aukeratu ditu, eta jokateko modukoak direla iruditzen zait; ez zait iruditzen mugaren gainetik dagoenik inongo pilotarik". Modu batera edo bestera, piloten aukeraketan polemika beti egongo dela azaldu du txapeldunak. Irribarriak aukeratutako pilotak 106 eta 106,7 gramoko pisua dute, eta Bengoetxearenak 106,9 eta 105,6 gramo.

No hay comentarios:

Publicar un comentario