viernes, 30 de noviembre de 2018

Laboral Kutxa Emakume Master Cup. Finalerdiak Amezketan

Amezketa izango da Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketaren azken galbahea

Gaur egun bizi den emakumeen esku pilotaren loraldian aitzindari izatez harago, txapelketa irekia izatea da Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketaren ezaugarri garrantzitsuenetako bat. Lehiatzeko grina duten emakume guztiei irekitako lehiaketa da hau eta, aurreko edizioetako marka guztiak hautsiz, aurten 92 pilotari izan ziren izena eman zutenak. Zortzi jardunaldi ikusgarritan, galbahea gero eta estuago jartzen joan da eta igande honetan, goizeko 10.30etatik aurrera azken aukeraketa egingo da Amezketako pilotalekuan jokatuko diren finalerdiekin.
Orain arte egindako esfortzua izugarria izan da, baina abenduaren 9ko Azkoitiko finalean egon nahi duten pilotariek kanporaketa zailenari egin beharko diote aurre orain gutxi eraberritutako Larrunarri frontoiko kaiolan.
ETB-ko kamarak zuzenean direla, Promozio mailako finalerdiekin ekingo zaio jaialdiari. Amaia Aldai dimoztarrak eta Arroako Araitz Eizagirrek irekiko dute jaialdia. Imanol Agirre pilotari profesional ohiaren aholkuek lagunduta, bizkaitarra txapelketa bikaina osatzen ari da, baina Araitz Eizagirrek ere erakutsi du oso kontuan hartzeko pilotaria dela.
Beste finalerdia Naroa Elizalde Zubietarrak eta Oihana Orbegozo azpeitiarrak jokatuko dute. Nafarrak tantoen aldeagatik lortu zuen Lemoako kanporaketan bere taldeko lehen postua eta borrokatzera ohitua dagoen kirolaria da, baina Orbegozok ere ez du ibilbide errazik izan finalerdietaraino eta ez dizkio gauzak batere erraz jarriko.

Lehen Mailan aldiz, partida bikainak espero dira. Olatz Arrizabalaga eta Miren Larrartek jokatuko dute lehen kanporaketa. Binakako txapela bi aldiz jantzi du Gernikarrak eta gehienetan lagun izan duen Leire Etxaniz txapelketatik kanpo geratu ostean, bakarkako lehen txapela jantzi nahi du Arrizabalagak. Larrartek zailagoa izan du finalerdietarako bidea, Zallan bigarren sailkatuen artean onena izateak eman zion finalerdietarako txartela eta ez du aukera galdu nahi izango.
Eguneko azken partida ia aurkezpenik behar ez duten bi Munduko txapeldunek jokatuko dute, Usansoloko Patri Espinar eta Eulateko Maite Ruiz de Larramendi eulaterrak. Bizkaitarrak eman zuen txapelketako ezustekorik handiena Zallan, Leire Etxaniz egungo txapelduna eta Maider Mendizabal azpi-txapelduna kanpoan utziz, baina horrek ez du asetzen. Nafarra ere erabateko irabazlea da eta lehiak benetan mereziko du.


Resultado de imagen de emakume master cup
--------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Amezketa hará la última criba del Laboral Kutxa Emakume Master Cup

Más allá de ser el origen de todo este renacer que está viviendo la mano femenina, su condición de campeonato abierto es una de las principales características del Laboral Kutxa Emakume Master Cup. Es una competición abierta a todas aquellas mujeres que tienen esa ilusión por competir y, batiendo las marcas de otras ediciones, este año han sido 92 las pelotaris inscritas. En ocho jornadas espectaculares, el embudo se ha ido poniendo cada vez más exigente y la última criba tendrá lugar este domingo, a partir de las 10.30 horas de la mañana, en las semifinales que se disputarán en Amezketa.

El esfuerzo realizado hasta la fecha ha sido encomiable, pero aquellas pelotaris que quieran estar en la final del día 9 en Azkoitia deberán afrontar la eliminatoria más complicada en la jaula del recientemente remodelado Larrunarri de Amezketa.

Con las cámaras de ETB en directo, el festival arrancará con las semifinales de la categoría de Promoción. La dimoztarra Amaia Aldai y Araitz Eizagirre, de Arroa, serán las encargadas de abrir las hostilidades. Con el ex profesional Imanol Agirre de botillero, la vizcaína está realizando un gran campeonato, pero Araitz Eizagirre también ha demostrado ser un rival muy a tener en cuenta para cualquiera.
La otra semifinal la disputarán Naroa Elizalde, de Zubieta, y la azpeitiarra Oihana Orbegozo. El tanteo le sirvió a la navarra para hacerse con el primer puesto de su disputadísimo grupo en Lemoa, por lo que es una pelotari acostumbrada a dejarlo todo sobre la cancha, pero tampoco el camino a semifinales de Orbegozo ha sido nada sencillo y le pondrá las cosas complicadas.

En primera, se esperan grandes partidos. Olatz Arrizabalaga y Miren Larrarte jugarán la primera semifinal. La de Gernika es la vigente campeona del parejas y tratará de aprovechar la eliminación de su compañera habitual, Leire Etxaniz, para estrenar su palmarés individual. Larrarte ha tenido las cosas más complicadas, fue repescada en Zalla al ser la mejor entre las segundas clasificadas y no querrá desaprovechar esta segunda oportunidad.


El último partido de la jornada medirá a dos campeonas del mundo que apenas necesitan presentación; Patri Espinar y Maite Ruiz de Larramendi. La de Usansolo protagonizó la mayor sorpresa del campeonato, al eliminar a la campeona Leire Etxaniz y la subcampeona Maider Mendizabal en cuartos, pero no le es suficiente. La de Eulate es otra ganadora nata y el partido merecerá mucho la pena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario