martes, 27 de noviembre de 2018

Laboral Kutxa Emakume Master Cup Lau eta Erdiko Txapelketak

Txapeldun berria izango du Laboral Kutxa Emakume Master Cup Lau eta Erdiko Txapelketak, iazko finalistak kanporatuak izan dira Zallan


Orain arteko Emakume Master Cupeko txapel guztiak jantzi dituen Leire Etxaniz etxebarriarrak ezin izango du iaz lortutako kaiolako garaipena defendatu, Zallan jokatutako jardunaldian kanporatua izan baita. Lehia estua eta gogorra izan da Patri Espinarrek, Maider Mendizabalek –iazko azpitxapeldunak– eta Leire Etxanizek berak bigarren multzoan izan dutena eta azken honek amore eman behar izan du bere bi arerioen joko sendoaren aurrean. Berezkoa duen borrokalari senari eta kalitateari esker, Usansoloko aurrelaria izan da jardunaldiko protagonista, bere bi partidak irabazi eta multzoko lehen gisa sailkatuta, iazko bi finalisten aurretik.
Lehen multzoan, Olatz Arrizabalaga gernikarrak ez du hutsik egin eta bere bi partidak nagusitasunez irabazita, aurrera egin du Binakako txapeldunak.
Hirugarren taldean azken uneko aldaketak izan dira, Eneritz Arrietak ezin izan baitu jokatu lesio baten erruz. Hutsune honek Iera Agirreri zabaldu dizkio Zallan aritzeko ateak, baina ezin izan du bere aukera baliatu. Maite Ruiz de Larramendi eulatearra izan da multzo honetako onena, baina Miren Larrarteren lana ere ez da alperrikakoa izan, bigarren postuan sailkatu direnen artean onena izanda, abenduaren 2an  Amezketako Larrunarri pilotalekuan jokatuko diren finalerdietarako txartela eskuratu baitu.

Zallako emaitzen ostean, honako hauek izango dira lehen mailako finalerdiak:
Olatz Arrrizabalaga / Miren Larrarte
Patri Espinar / Maite Ruiz de Larramendi


------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

El Laboral Kutxa Emakume Master Cup del Cuatro y Medio tendrá nueva campeona después de que las finalistas del año pasado quedaran eliminadas en Zalla


Leire Etxaniz, que se había calado todas las txapelas de la Emakume Master Cup disputadas hasta la fecha, no podrá defender su título del cuatro y medio tras haber quedado apeada en la eliminatoria que se ha disputado hoy en Zalla. Encarnizada la pelea mantenida por hacerse con el primer puesto del grupo B entre Patri Espinar, Maider Mendizabal –subcampeona del año pasado– y la propia pelotari de Etxebarria, que ha caído en sus dos duelos. Patri Espinar se mostró inmensa e intratable en todo momento, siendo la indiscutible protagonista de la jornada y eliminando a las finalistas del año pasado. La de Usanoslo desplegó un amplio repertorio de recursos y una agresividad que la llevaron al primer puesto del grupo.
En el A, la que no falló fue la gernikarra Olatz Arrizabalaga, que se impuso en sus dos partidos con cierta solvencia.
En el último grupo hubo cambios de última hora, ya que la azkoitiarra Eneritz Arrieta suspendió la víspera por lesión, dándole una nueva oportunidad a Iera Agirre, ocasión que no supo aprovechar. La mejor de este tercer grupo fue Maite Ruiz de Larramendi, que ganó sus dos partidos. Sin embargo, también el buen trabajo de Miren Larrate tuvo su premio, pues fue la mejor de entre las segundas clasificadas, con lo que obtuvo el pase a las semifinales del próximo domingo en el Larrunarri de Amezketa.

Tras los resultados de ayer, las semifinales quedan de la siguiente manera:
Olatz Arrrizabalaga / Miren Larrarte

Patri Espinar / Maite Ruiz de Larramendi

No hay comentarios:

Publicar un comentario