jueves, 22 de marzo de 2018

LABORAL KUTXA EMAKUME MASTER CUP txapelketaren finala

LABORAL KUTXA EMAKUME MASTER CUP. TXAPELKETAREN FINALAK.


Gaur eguerdian aurkeztu dugu LABORAL KUTXA EMAKUME MASTER CUP txapelketaren finala; Eibarko Astelena pilotalekuan aurkeztu ere, txapelketaren final handia izango den lekuan, hain zuzen.
Aurkezpenean parte hartu dute PROMOZIO MAILAko zein LEHEN MAILAko finala jokatuko duten pilotariek: ALAITZ BADIOLA, OIHANA ORBEGOZO, AMAIA VICARIO eta AINHOA URIEN, bateko; PATRI ESPINAR, ENERITZ ARRIETA, OLATZ ARRIZABALAGA eta LEIRE ETXANIZ, besteko.
Beraiekin batera izan dira, aurkezpenean: Miguel de los Toyos, Eibarko alkatea; Patricia Arrizabalaga Larrañaga, Eibarko Udaleko berdintasun-saileko arduraduna; Virginia Arakistain, Eibarko Laboral Kutxako arduraduna; Iñaki Iturrioz, Gipuzkoako Foru Aldundiko kirol-zerbitzuetako arduraduna; eta Iker Amarika, txapelketaren zuzendari teknikoa.

Gre esker ona adierazi nahi diegu aurkezpenean parte hartu duten guzti-guztiei: pilotariak, ordezkari politiko eta instituzionalak, hedabideak... Halaber, eskerrik beroena luzatu nahi diogu SD Eibar futbol-taldeari, haren ekimenez, pilotariei Ipurua ezagutzeko aukera emateagatik.
Atxikita bidaltzen dizkizuegu gaurko aurkezpenaren, eta pilotariek Ipuruara egin duten bisitaren argazki bana. Baita, WeTransfer bidez, finalaren afixa eta hedabideen artean banatu dugun dosierra: https://we.tl/EKzAqoL3Uy.

Gogorarazten dizuegu finala igande honetan izango dela, Eibarko Astelena pilotalekuan, goiizeko 11:30etik aurrera, eta ETBk zuzenean emango duela, OREKA saioaren barruan.




Hoy al mediodía se ha presentado la final del campeonato LABORAL KUTXA EMAKUME MASTER CUP, un acto que ha tenido lugar, precisamente, en el escenario que acogerá gran final: el mítico frontón Astelena de Eibar.
En la presentación han participado las pelotaris fiinalistas, tanto de la CATEGORÍA PROMOCIÓN como de la CATEGORÍA PRIMERA DIVISIÓN: ALAITZ BADIOLA, OIHANA ORBEGOZO, AMAIA VICARIO y AINHOA URIEN; y PATRI ESPINAR, ENERITZ ARRIETA, OLATZ ARRIZABALAGA y LEIRE ETXANIZ.
Con ellas han estado en la presentación: Miguel de los Toyos, alcalde de Eibar; Patricia Arrizabalaga Larrañaga, responsable del area de igualdad del Ayuntamiento de Eibar; Virginia Arakistain, responsable de Laboral Kutxa en Eibar; Iñaki Iturrioz, responsable de actividades deportivas de la Diputación Foral de Gipuzkoa; y Iker Amarika, director técnico del campeonato.
Queremos dar las gracias a todas las personas presentes en el acto: pelotaris, representantes políticos e institucionales, medios de comunicación... Igualmente, hacemos extensible nuestro más profundo agradecimiento a la SD Eibar por invitar a las pelotaris a conocer Ipurua.

Adjuntamos sendas fotografías de la presentación de la final y de la visita de las finalistas a Ipurua. Asimismo, os enviamos, vía WeTransfer, el cartel de la final y el dosier repartido a los medios: https://we.tl/EKzAqoL3Uy.

Os recordamos que la final será este domingo, a partir de las 11:30 de la mañana, en el frontón Astelena de Eibar; y que será retransmitido en directo por ETB, dentro del espacio OREKA.


No hay comentarios:

Publicar un comentario