miércoles, 28 de marzo de 2018

Laboral Kutxa Emakume Master Cup. Finala


OLATZ ARRIZABALAGA eta LEIRE ETXANIZ 2018ko LABORAL KUTXA EMAKUME MASTER CUPeko txapeldunak.

PATRI ESPINARRI eta ENERITZ ARRIETARI irabazi diete 22-7 LEHEN MAILAko final handian.


Gorriek irabazi dute finala, nahiz eta lehen bi tantoak Patri Espinarrek egin dituen, urdinentzat. Handik aurrera, baina, gorriak finalari pultsua hartu eta, beraien jokoa eginez, apurka-apurka, nagusitzen joan dira. Launako berdinketa eta gero, Etxanizek eta Arrizabalagak errenkadan egin dituzte tantoak. Partidan, batez ere, igarri zaio Eneritz Arrietari urduritasuna eta horrek eragindako demaseko nekea.

Kategoriako finala izan da, dena dela; tanto gogorrak, luzeak eta lehiatuak egon dira. Gogoangarria izan da Espinarrek sekulako defentsa erakutsi duen bat, 11 eta 6rekin. Azkenean, gorrientzat izan da, eta tanto hori eta gero urdinek bakarra gehiago egin ahal izan dute, 17 eta 7koa. Hor saiatu dira lehia aldatzen, berriro Espinar eta Arrieta, posizioak aldatuta (Arrieta aurrean eta Espinar atzean), baina alferrik.

Horrenbestez, Arrizabalagak eta Etxanizek bigarren binakako txapela eskuratu dute, jarraian. Etxanizek, gainera, hirugarrena du, txapelduna izan baitzen banakakoan ere.

PROMOZIO MAILAn, AINHOA URIENek eta AMAIA VICARIOk jantzi dute txapela,OIHANA ORBEGOZOri eta ALAITZ BADIOLAri 22-20 irabazi ostean.

Astelenan jokatu den lehen finala izan da PROMOZIO MAILAkoa. Partida lehiatua izan da, baina urdinak, gerora txapeldunak, hasieratik aurrea hartu dute markagailuan. Urdinak aurretik joan dira partida ia osoan, 4 tantora berdindu dutenean salbu. Halere, estu hartu dituzte azpeitiarrek Urien eta Vicario. Finalaren hondarrean, 15 eta 19koaren ondoren, Orbegozok arriskatzen jarraitu du eta gerturatu egin dira, hemeretzina berdintzeraino. Baina hor Urien abadinarraren ausardia agertu da; bera izan da azken tantoetan protagonista: urdinen azken bi tantoak egin ditu; tanto ikusgarriak, gainera.

Astelena beterik eta giro itzela edizio historikoan

Historikoa izan da gaurko finala, edonondik begiratuta ere. Harmailak pilotazalez lepo egon dira, eta giro itzela izan da partida aurretik, bitartean eta baita ostean ere.

Amaitu da LABORAL KUTXA EMAKUME MASTER CUP 2018 binakako pilota-txapelketa. Edizio historikoa izan da: aurreko marka guztiak hautsi eta ehun pilotari baino gehiagok hartu dute parte, txapelketak iraun duen hilabete bietan zehar jokatu diren bost kanporaketetan: Gasteiz, Larrabetzu, Markina, Zamudio eta Oñati; eta, azkenik, Eibarren, lekurik onenean, pilotaren katedralean; alegia, Astelenan, jokatu den finalean.

FINALEKO ARGAZKIAK GURE FACEBOOKEN: https://www.facebook.com/EmakumeMasterCup/




OLATZ ARRIZABALAGA y LEIRE ETXANIZ campeonas de la LABORAL KUTXA EMAKUME MASTER CUP 2018, tras vencer en la final, por 22-7  a PATRI ESPINAR y ENERITZ ARRIETA, en la final de PRIMERA.
A pesar de que los dos primeros tantos han sido para las azules, las coloradas han impuesto su juego para ganar con claridad en un partido en el que los nervios, y el excesivo cansancio provocados por ellos, han jugado una mala pasada a zaguera azul, Arrieta. A partir del empate a 4 tantos las campeonas han sumado casi seguido hasta llegar al cartón 22. Ha habido, de todas maneras, tantos espectaculares; de mucho peloteo y dejadas, cortadas, anchos... Destacable el tanto con 11-6 en el marcador, largo, duroy precioso, en el que Espinar ha exhibido su defensa. Sin embargo los colorados se han echo con él y Espinar y Arrieta solo han podido hacer uno más a partir de ahí. Lo han intentado todo, incluso han cambiado las posiciones con el 17-7 en el marcador. En vano.
Arrizabalaga y Etxaniz suman su segunda txapela consecutiva, tercera para Etxaniz, que también ganó el individual en diciembre.
En la categoría PROMOCIÓN las campeonas han sido AINHOA URIEN y AMAIA VICARIO que han derrotado 22-20 a OIHANA ORBEGOZO y ALAITZ BADIOLA.
Ha sido la primera final disputada en la jornada. Una final muy disputada, aunque las azules, a la postre campeonas, han ido por delante en el marcador desde el principio. Tras el 15-19 Orbegozo ha seguido arriesgando, y han empezado a entrar, peloas que antes se le iban. Han empatado a 19, pero ahí ha emergido la figura de Urien, protagonista de los últimos tantos, para dar la txapela a las azules.

Llenazo en el Astelena en una edición histórica
Ha finalizado el campeonato de mano parejas LABORAL KUTXA EMAKUME MASTER CUP 2018. Ha sido una edición histórica, que ha roto los registros anteriores: durante los dos meses que ha durado la competición han participado más de 100 pelotaris, en las cinco eliminatorias disputadas hasta hoy: Vitoria-Gasteiz, Larrabetzu, Markina, Zamudio y Oñati; y la gran final de hoy disputada en el mejor escenario posible, la catedral de la pelota: el frontón Astelena de Eibar, lleno a reventar y con un ambiente espectacular.

LAS FOTOGRAFÍAS DE LA FINAL EN NUESTRO FACEBOOK: https://www.facebook.com/EmakumeMasterCup/

jueves, 22 de marzo de 2018

LABORAL KUTXA EMAKUME MASTER CUP txapelketaren finala

LABORAL KUTXA EMAKUME MASTER CUP. TXAPELKETAREN FINALAK.


Gaur eguerdian aurkeztu dugu LABORAL KUTXA EMAKUME MASTER CUP txapelketaren finala; Eibarko Astelena pilotalekuan aurkeztu ere, txapelketaren final handia izango den lekuan, hain zuzen.
Aurkezpenean parte hartu dute PROMOZIO MAILAko zein LEHEN MAILAko finala jokatuko duten pilotariek: ALAITZ BADIOLA, OIHANA ORBEGOZO, AMAIA VICARIO eta AINHOA URIEN, bateko; PATRI ESPINAR, ENERITZ ARRIETA, OLATZ ARRIZABALAGA eta LEIRE ETXANIZ, besteko.
Beraiekin batera izan dira, aurkezpenean: Miguel de los Toyos, Eibarko alkatea; Patricia Arrizabalaga Larrañaga, Eibarko Udaleko berdintasun-saileko arduraduna; Virginia Arakistain, Eibarko Laboral Kutxako arduraduna; Iñaki Iturrioz, Gipuzkoako Foru Aldundiko kirol-zerbitzuetako arduraduna; eta Iker Amarika, txapelketaren zuzendari teknikoa.

Gre esker ona adierazi nahi diegu aurkezpenean parte hartu duten guzti-guztiei: pilotariak, ordezkari politiko eta instituzionalak, hedabideak... Halaber, eskerrik beroena luzatu nahi diogu SD Eibar futbol-taldeari, haren ekimenez, pilotariei Ipurua ezagutzeko aukera emateagatik.
Atxikita bidaltzen dizkizuegu gaurko aurkezpenaren, eta pilotariek Ipuruara egin duten bisitaren argazki bana. Baita, WeTransfer bidez, finalaren afixa eta hedabideen artean banatu dugun dosierra: https://we.tl/EKzAqoL3Uy.

Gogorarazten dizuegu finala igande honetan izango dela, Eibarko Astelena pilotalekuan, goiizeko 11:30etik aurrera, eta ETBk zuzenean emango duela, OREKA saioaren barruan.




Hoy al mediodía se ha presentado la final del campeonato LABORAL KUTXA EMAKUME MASTER CUP, un acto que ha tenido lugar, precisamente, en el escenario que acogerá gran final: el mítico frontón Astelena de Eibar.
En la presentación han participado las pelotaris fiinalistas, tanto de la CATEGORÍA PROMOCIÓN como de la CATEGORÍA PRIMERA DIVISIÓN: ALAITZ BADIOLA, OIHANA ORBEGOZO, AMAIA VICARIO y AINHOA URIEN; y PATRI ESPINAR, ENERITZ ARRIETA, OLATZ ARRIZABALAGA y LEIRE ETXANIZ.
Con ellas han estado en la presentación: Miguel de los Toyos, alcalde de Eibar; Patricia Arrizabalaga Larrañaga, responsable del area de igualdad del Ayuntamiento de Eibar; Virginia Arakistain, responsable de Laboral Kutxa en Eibar; Iñaki Iturrioz, responsable de actividades deportivas de la Diputación Foral de Gipuzkoa; y Iker Amarika, director técnico del campeonato.
Queremos dar las gracias a todas las personas presentes en el acto: pelotaris, representantes políticos e institucionales, medios de comunicación... Igualmente, hacemos extensible nuestro más profundo agradecimiento a la SD Eibar por invitar a las pelotaris a conocer Ipurua.

Adjuntamos sendas fotografías de la presentación de la final y de la visita de las finalistas a Ipurua. Asimismo, os enviamos, vía WeTransfer, el cartel de la final y el dosier repartido a los medios: https://we.tl/EKzAqoL3Uy.

Os recordamos que la final será este domingo, a partir de las 11:30 de la mañana, en el frontón Astelena de Eibar; y que será retransmitido en directo por ETB, dentro del espacio OREKA.


viernes, 9 de marzo de 2018

Laboral Kutxa emakume Master Cup. Lehen Mailako final Laurdenak.

Laboral kutxa Emakume Master Cup. Lehen Mailako final-laurdenak



Igande honetan, hilak 11, jokatuko dira, Zamudioko pilotalekuan, LABORAL KUTXA EMAKUME MASTER CUP txapelketaren LEHEN MAILAko final-laurdenak.
Hauexek dira, goizeko 11:30etik aurrera, Zamudioko pilotalekuan finalerdietarako txartelaren bila lehiatuko diren pilotariak:

MAIDER MENDIZABAL (ANOETA)-MIREN LARRARTE (BIDANIA) VS. NAGORE BILBAO (LAUKIZ)-ARRATE BERGARA (BERGARA)

PATRI ESPINAR (USANSOLO)-ENERITZ ARRIETA (AZKOITIA) VS. AMAIA ARAIZTEGI (MALLABIA)-MADDI MENDIZABAL (ZALDIBIA)



OHARRA 1: ETBk (OREKA saioaren barruan) zuzenean emango ditu final-laurdenetako partidak. Baita martxoaren 18an Oñatin jokatuko diren PROMOZIO zein LEHEN MAILAko finalerdiak, zein martxoaren 25ean, Eibarko Astelenan, jokatuko diren maila bietako final handiak.


Este domingo, día 11 de marzo, se disputarán los cuartos de final de la categoría de PRIMERA DIVISIÓN. A partir de las 11:30 en el frontón de Zamudio.

Estas son las pelotaris que competirán por pasar a las semifinales:

MAIDER MENDIZABAL (ANOETA)-MIREN LARRARTE (BIDANIA) VS. NAGORE BILBAO (LAUKIZ)-ARRATE BERGARA (BERGARA)

PATRI ESPINAR (USANSOLO)-ENERITZ ARRIETA (AZKOITIA) VS. AMAIA ARAIZTEGI (MALLABIA)-MADDI MENDIZABAL (ZALDIBIA)




NOTA 1: ETB  emitirá en directo (dentro del espacio OREKA) los cuartos de final. Igualmente, serán retransmitidas tanto las semifinales de las categorías PROMOCIÓN y 1ª DIVISIÓN, a disputarse el 18 de marzo en Oñati, como las finales del campeonato LABORAL KUTXA EMAKUME MASTER CUP 2018 en el mítico Astelena de Eibar, que se disputaran las el 25 de marzo.

viernes, 2 de marzo de 2018

Laboral kutxa Emakume Master Cup. Promozioko Final- Laurdenak

Promozioko Final- Laurdenak Markinan.





Igande honetan, hilak 4, Markinako pilotalekuan jokatuko dira BINAKAKO LABORAL KUTXA EMAKUME MASTER CUP 2018 txapelketaren PROMOZIO MAILAko final-laurdenak. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera, final-erdietara joateko lehian arituko dira honako bikote hauek:

Este domingo 4 de marzo, en el frontón de Markina, se disputarán los cuartos de final de la categoría PROMOCIÓN del campeonato DE MANO-PAREJAS LABORAL KUTXA EMAKUME MASTER CUP 2018. A partir de las 17:00, lucharán por pasar a las semifinales las siguientes parejas:

ALAITZ BADIOLA (AZPEITIA)-OIHANA ORBEGOZO (AZPEITIA) Vs. GENTZANE ALDAI (OROZKO)-IZASKUN MARTIN (BASAURI)

ARAITZ EIZAGIRRE (ARRUA)-NAROA ELIZALDE (ZUBIETA) Vs. MADDI UNANUE (AZPEITIA)-NAROA AGIRRE (ZESTOA)

AINHOA URIEN (ABADIÑO)-AMAIA VICARIO (DONOSTIA) Vs. MAITE TOLOSA (AMEZKETA)-ANE ARTEAGA (LASARTE-ORIA)

NAGORE ARAMENDI-OIHANA UNANUE Vs. JONE GOIRI (LARRABETZU)-ANE BARAIAZARRA (LARRABETZU)