martes, 20 de febrero de 2018

Laboral Kutxa Emakume Master Cup. Markinako Kanporaketa

EMAKUME MASTER CUP: Markinako Kanporaketa.



Aurreko mezuan adierazi bezala, datorren igandean jokatuko da, Markinan, PROMOZIO MAILAko zazpigarren multzoko kanporaketa. Horrenbestez, astebete geroago Markinan bertan jokatuko diren PROMOZIO MAILAko final-laurdenetan lehiatuko diren zortzi bikoteetatik zazpi, jada, zehaztuta egongo dira (zortzigarrena, multzo guztietako bigarren bikoterik onena izango da).

Bestalde, egun berean eta leku berean; hau da, hilaren 25ean, Markinako pilotalekuan, LEHEN MAILAko 2. taldeko kanporaketa jokatuko da, final laurdenetarako sailkapenaren bila. Bertan arituko da, hain zuzen ere, LEIRE ETXANIZ etxebarritarra, iazko binakako eta banakako txapelketaren txapelduna. Herrikideek beratik bertara ikusteko aukera izango dute, beraz, igande honetan. Txapeldunak bikotea osatuko du OLATZ ARRIZABALAGA gernikarrarekin, eta MAITE eta OLATZ RUIZ DE LARRAMENDI Eulateko ahizpa nafarren aurka arituko dira.
Hori dela eta, gaur eguerdian Markina-Xemeingo Udaletxean aurkezpena egin da. Hantxe izan dira (argazkiaren hurrenkeran): Iker Amarika, txapelketaren zuzendari teknikoa; Leire Etxaniz txapelduna eta Joseba Iraolagoitia, Markina-Xemeingo kirol-zinegotzia. Juan Jose Txurruka Markina-Xemeingo alkatea ere, han izan da.

Aurreratu dizuegun legez,  ETBk zuzenean emango dituen kanporaketak dira: LEHEN MAILAko final laurdenak (martxoaren 11n, Zamudion), eta PROMOZIO MAILAko zein LEHEN MAILAko finalerdiak (Oñatin, martxoaren 18an). Halaber, ETBk zuzenean emango ditu martxoaren 25ean, Eibarko Astelena pilotalekuan, jokatuko diren finalak.


Atxikita bidaltzen dizkizuegu aurreko asteburuko emaitzak eta bikote sailkatuak (Larrabetzu 17-18), Markinako kanporaketaren egutegia.








Tal y como os hemos adelantado en el mensaje anterior, el próximo domingo, día 25 de Febrero se disputará en Markina la última eliminatoria de la categoría de PROMOCIÓN, que definirá la séptima pareja que pasará a los cuartos de final (la octava y última será la mejor segunda pareja de todos los grupos).


Por otra parte, el mismo día y en el mismo frontón; es decir, el domingo 25 en el frontón de Markina, Se jugará la eliminatoria de la categoría de PRIMERA DIVISIÓN que disputarán la etxebarriatarra LEIRE ETXANIZ, campeona en la competición en 2017, tanto en parejas como individual. Formará pareja con la gernikarra OLATZ ARRIZABALAGA, y se enfrentará a la pareja que forman las hermanas navarras (de Eulate) OLATZ y MAITE RUIZ DE LARRAMENDI.

Es por ésto que se ha hecho la presentación, éste mediodía en el Ayuntamiento de Markina-Xemein, de las dos eliminatorias del domingo. En élla han estado (de izquierda a derecha, en el orden de la fotografía): Iker Amarika, director técnico del campeonato; la campeona Leire Etxaniz; y el concejal de deportes de Markina-Xemein, Joseba Iraolagoitia. También ha acudido el alcalde de la localidad Juan Jose Txurruka.

Además,  ETB emitirá en directo los cuartos de final de la categoría PRIMERA DIVISIÓN (en Zamudio el 11 de Marzo), y las semifinales de las dos categorías, PROMOCIÓN y PRIMERA DIVISIÓN (en Oñati el 18 de Marzo). Asimismo, ETB emitirá en directo las finales de ámbas categorías en el Astelena de Eibar, el 25 de Marzo.



En el enlace puedes ver  los resultados y parejas clasificadas del fín de semana (17-18 Larrabetzu), el calendario de la eliminatoria de Markina.



http://www.emakumemastercup.eus/ikuskizunak.html

No hay comentarios:

Publicar un comentario