martes, 6 de febrero de 2018

Laboral Kutxa Emakume Master Cup. Binaka 2018

Laboral Kutxa Emakume Master Cup.


Egun handia izan zen atzo esku-pilotarako, emakumezkoen esku-pilotarako eta, oro har, parekidetasunerako zein kirolerako. Atzo hasi zen, Gasteizen, LABORAL KUTXA MASTER CUP 2018 binakako txapelketa, estreinako kanporaketekin. Eman dira, honenbestez, Eibarko Astelena pilotalekuan jokatuko diren final handiekin amaituko den ibilbide oparoaren lehenbiziko urratsak .


Hasteko eta behin, antolatzaileok pilotari guztien gogoa eta konpromisoa eskertu gura dugu, beraien lanari, ekinari eta talentuari esker, pilotaz gozatzeko aukera eman baitziguten atzoko egun osoan, giro ederrean. Baita ikusle guztiei ere, eta bereziki, kanporaketetako partida guztietan ikusle eta lagun izan genituen Jaione Agirreri (Gasteizko udaletxeko berdintasun-zinegotzia), Nora Igartuari (hezkuntza eta kirol-zinegotzia), eta Iker Geretari (Arabako Euskal Pilota Elkarteko lehendakaria).


Guztira 50 partida jokatu ziren: 42 Promozio mailan (goizez) eta 8 Lehen mailan (arratsaldez) Gasteizko Mendizorrotza Kirol Esparruko Ogueta pilotalekuan; algia, esparruan dauden lau pilotalekuetan. Emakumezkoen esku-pilotaren maratoi gustagarria izan zen atzokoa, duda barik.


Aipagarria da, emaitzak emaitza, maila handiko partidak ikusi zirela eta, oro har, gero eta maila hobea dagoela txapelketan parte hartzen duten pilotarien artean.

La imagen puede contener: 13 personas, personas sonriendo, personas de pie


El de ayer fué un gran día para la pelota; un gran día para la pelota mano femenina y también un gran día para la igualdad en el deporte, y para el deporte en general. Con las eliminatorias disputadas ayer en Vitoria-Gasteiz ha dado comienzo el campeonato LABORAL KUTXA EMAKUME MASTER CUP 2018. Las primeras eliminatorias de un largo recorrido que culminará en el Astelena de Eibar con las finalísimas de la categoría Primera División y de la categoría de Promoción.

Desde la organización queremos, antes que nada, agradecer a las pelotaris sus ganas, su compromiso y su talento, que hicieron posible, ayer, gozar de un auténtico maratón de pelota en un ambiente inmejorable. También queremos agradecer a todos los aficionados que acudieron a los frontones, entre éllos, y especialmente, a Jaione Agirre, concejal de igualdad del ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz; a Nora Igartua, concejal de educación y deporte; y a Iker Gereta, presidente de la Federación alavesa de pelota vasca, que nos acompañaron desde el prinicipo hasta el final de la jornada.

Se disputaron un total de 50 prtidos: 42 de Promoción (por la mañana), y 8 de Primera División (por la tarde); todos éllos en los cuatro frontones Ogueta del Complejo Deportivo Mendizorrotza.

Resultados al margen, cabe destacar el nivel de muchos de los partidos disputados y, sobre todo, que el nivel de las pelotaris participantes ha subido notablemente en ésta edición de la LABORAL KUTXA EMAKUME MASTER CUP.

Hauexek dira sailkatu diren bikoteak: / Las parejas clasificadas son:

LEHEN MAILA / PRIMERA DIVISIÓN

LEIRE ETXANIZ-OLATZ ARRIZABALAGA
AMAIA ARAIZTEGI-MADDI MENDIZABAL
NAGORE BILBAO-ARRATE BERGARA
MAIDER MENDIZABAL-MIREN LARRARTE
PATRI ESPINAR-ENERITZ ARRIETA
OLATZ-MAITE RUIZ DE LARRAMENDI

PROMOZIO MAILA / PROMOCIÓN

ALAITZ BADIOLA-OIHANA ORBEGOZO
MAITE TOLOSA-ANE ARTEAGA
LEIRE GALDOS-IRATI OTAEGI
ARAITZ EIZAGIRRE-NAROA ELIZALDE
MADDI UNANUE-NAROA AGIRRE
IZASKUN MARTIN-GENTZANE ALDAI
NURIA TELLERIA-CARLOTA ALBA
MARIA GRANADO-MARITXU OIARTZUN
NAROA ITURAIN-LARA RUIZ
ANDREA ALDAREGIA-MAITE TELLERIA
AINHOA ROMERO-IRENE URZELAI
AINHOA BERUETE-ANE MENDIBURU
IBONE SALINAS-IRATI SALINAS
LEIRE GALEANO-NAGORE GALEANO
ANA AGILERA-NAGORE AZKUETA
MARIA ISABEL GARCIA-JOSUNE JIMENEZ
ANA BELEN GINER-MAIALEN MAGUNAGOITIA
MAIALEN GANZARAIN-NAIA UGARRIZA

No hay comentarios:

Publicar un comentario