jueves, 1 de febrero de 2018

Emakume Master Kopa 2018.

Bueltan da Emakume Master Kopa.

Igandean hasiko da Emakumeen Eskuz Binakako Esku Pilota Txapelketa. Bi mailatan banatuta, 50 bikotek hartuko dute parte. Iaz baino 20 pilotari gehiagok.

Emakume Master Koparen aurkezpena, gaur. /

Gaur aurkeztu dute Emakume Master Cup, Emakumeen Eskuz Binakako Esku Pilota Txapelketa, Gasteizko udaletxean. Izan ere, pilotariak igandean hasiko dira lehian Mendizorrotzako frontoietan. Bikote bakoitzaren mailaren arabera, bi multzotan banatu dira: promozio maila eta lehen maila. Promozioan 42 bikotek hartuko dute parte, eta lehen mailan, zortzik. Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako, Nafarroako, Aragoiko, Asturiasko, Errioxako eta Valentziako pilotariak lehiatuko dira.
Igandean, egun osoko pilota jaialdia antolatu dute. Goiz eta arratsalde arituko dira pilotariak, lau frontoietan batera. Bikote batzuk dagoeneko kanporatuak izango dira. Promozio mailan hiruko taldetxoetan banatu dira bikoteak, eta denek denen aurka jokatu ostean, taldetxoko bi bikote onenek aurrera egingo dute. Lehen mailan, berriz, laukoteak egin dituzte, eta hiru bikotek egingo dute aurrera. Gainerako kanporaketak Markinan, Larrabetzun eta Zamudion izango dira. Finalerdiak Oñatin izango dira, eta finala, martxoaren 25ean, Eibarko Astelena frontoian.

No hay comentarios:

Publicar un comentario