lunes, 29 de enero de 2018

Laboral kutxa Emakume Master Cup. Binakako 2018

Ehun emakume pilotarik hartuko dute parte eskuz binakako 2018ko LABORAL KUTXA EMAKUME MASTER CUPtxapelketan.Resultado de imagen de emakume master cup




Bizkaikoak, Gipuzkoak, Nafarroakoak, Arabakoak, Errioxakoak, Kataluniakoak, Aragoikoak, Valentziakoak, Asturiasekoa... hainbat jatorritako ehun pilotarik hartuko dute parte, 2018ko LABORAL KUTXA EMAKUME MASTER CUPbinakako txapelketan: Guztira, 42 bikote Promozio mailan; eta 8 bikote maila gorenean, alegia, lehen mailan.
Otsailaren 4an, Gasteizen, hasiko dira txapelketaren bi mailetako kanporaketak, Ogueta pilotalekuan eta Mendizorrotza Kirol Esparruko hiru pilotalekutan, hain zuzen ere.
Promozio mailan, txapelketa kontzentrazio eran izango dira kanporaketak; hau da, hiruko sistemako multzoen bidez jokatuko dira; izan ere, horrela, bikote bakoitzak bi partida jokatu beharko ditu, gutxienez, eta multzo bakoitzeko bikote bi onenak sailkatuko dira hurrengo kanporaketarako. Lehen mailan, aldiz, 4 bikotek osatutako 2 taldetan lehiatuko dira pilotariak; eta lehenengo 3 onenak sailkatuko dira talde bakoitzetik.
Hau informazioa oso-osorik, eta zehaztasun gehiago, urtarrilaren 31n, asteazkenez, goizeko 11:30etik aurrera, Gasteizko Udaletxean (Gasteizko Udaletxeko eta Arabako pilota-federazioko ordezkariekin batera) egingo dugun aurkezpen-prentsaurrekoan emango dizkizuegu. 
Bien bitartean, izena eman eta, beraz, parte hartuko duten pilotarien zerrenda bidaltzen dizuegu, ondo bidean, jadanik horren berri eman dezazuen.
Eskerrik asko, agur t'erdi

Imagen relacionada

No hay comentarios:

Publicar un comentario