miércoles, 15 de noviembre de 2017

Laboral kutxa Emakume Master Cup. Emaitzak eta Finalerdiak.

Lezamako 4 1/2ko laurdenetako kanporaketaren emaitzak.
Jarraian, LABORAL KUTXA EMAKUME MASTER CUP lau t'erdiko eskuz banakako txapelketaren barruan, atzo Lezamako pilotalekuan jokatu ziren final laurdenetako kanporaketa pareko eta kitzikagarrien emaitzak bidaltzen dizkizuegu; bai ELITE MAILAkoak, bai LEHEN MAILAkoak. Pilotari gipuzkoarrak izan dira nagusi, orobat; horrela gauzak, ELITE Mailan bi gipuzkoar, arabar bat eta bizkaitar bat arituko dira nor baino nor finalera sailkatzeko lehian; LEHEN MAILAn, berriz, bizkaitar bat eta hiru gipuzkoar.



Finalerdiak.

Hauexek dira, ondorioz, datorren igandean, hilak 19, eguerdiko 12:00etatik aurrera, Berrizen (Bizkaia), ETBk zuzenean emango duen emankizunean, finalerdiak jokatuko dituzten pilotariak; jokatu ere, jarraian zehazten den ordenan jokatuko dute:

ELITE MAILA:
-LEIRE ETXANIZ (ETXEBARRIA, BIZKAIA) Vs LEIRE GARAI (GASTEIZ, ARABA)
-MAIDER MENDIZABAL (ANOETA, GIPUZKOA) Vs. MADDI MENDIZABAL (ZALDIBIA, GIPUZKOA)
1.MAILA:
-MAITE IRIARTE (AZPEITIA, GIPUZKOA) Vs. OIHANA ORBEGOZO (AZPEITIA, GIPUZKOA)
-ENERITZ ARRIETA (AZKOITIA, GIPUZKOA) Vs. IRATXE IBARRA (MARKINA, BIZKAIA)

No hay comentarios:

Publicar un comentario