lunes, 20 de noviembre de 2017

Laboral Emakume Master Cup 4 1/2 finalerdien emaitzak.

Laboral Emakume Master Cup 4 1/2 finalerdien emaitzak.

Gaur eguerdian jokatu dira, Berrizen (Bizkaia), LABORAL KUTXA EMAKUME MASTER CUP, eskuz banakako lau t'erdiko emakumeen pilota txapelketaren, finalerdiak.

Maila nagusian, alegia, ELITE MAILAn, LEIRE ETXANIZek (Etxebarria, Bizkaia) LEIRE GARAI (Gasteiz, Araba) garaitu du; erakustaldia emanez, garaitu ere (18-3). Bigarren partidan, gipuzkoarren arteko lehian, MAIDER MENDIZABAL (Anoeta) MADDI MENDIZABAL (Zaldibia) baino gehiago izan da (18-10). Erabakigarriak izan dira, batez ere, anoetarraren esperientzia eta eskarmentua.

Beraz, ELITE MAILAko finala jokatzeko sailkatu diren pilotariak dira: LEIRE ETXANIZ (ETXEBARRIA) Vs. MAIDER MENDIZABAL (ANOETA).

LEHEN MAILAko finalaurreko lehen kanporaketan, gipuzkoarren arteko norgehiagoka hau ere, MAITE IRIARTE azpeitiarrak OIHANA ORBEGOZO herrikidea garaitu du (18-12). Iriarteren ekina eta sufritzeko gaitasuna nabarmen azaldu dira partidan zehar. Eguneko azken partidan, ENERITZ ARRIETAk (Azkoitia, Gipuzkoa) berriro erakutsi du txapelketa guztian erakutsi duen nagusitasuna eta 18-2 irabazi dio Iratxe Ibarrari (Markina, Bizkaia). Hortaz, azpeitiar baten eta azkoitiar baten arteko dematik aterako da maila honetako txapelduna.

LEHEN MAILAko finala jokatuko duten pilotariak dira: MAITE IRIARTE (AZPEITIA) Vs. ENERITZ ARRIETA (AZKOITIA).

Abenduaren 6an, Sopelan (Bizkaia) jokatuko da, historian estreinakoz, Euskal Herri mailako emakumezkoen eskuz banakako lau t'erdiko txapelketaren finalak. 

Gizonezkoen lau t'erdikoaren txapelketa handiaren ingurumarian, LABORAL KUTXA EMAKUME MASTER CUPen berri eman eta berau zabaltzea sobera eskertuko dizuegu; pilotak ez baitu izan behar, ez baita inoiz izan, soilik gizonen kontua.

No hay comentarios:

Publicar un comentario