jueves, 13 de julio de 2017

Gipuzkoako Herriarteko Txapeldunak.

Azpeitiak, Andoainek eta Mutrikuk irabazi dute, auten ere, Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa


Aurreko edizioko txapeldun berberak izan ditu 2017ko txapelketak; Oiartzun izan da txapeldunorde eskuz, Deba palaz eta Zumaia zesta-puntaz




Aurreko urteko txapeldunek beraien nagusitasuna erakutsi dute aurten ere, eta Azpeitiak, Andoainek eta Mutrikuk berriro irabazi  
 Resultado de imagen de gipuzkoako herriarteko pilota txapelketa azpeitia
Eskuko lehian jantzi du txapela Azpeitiak, Oiartzuni 3-0eko emaitzarekin finalean irabazita(Donostia-Atano, 2017-07-01). Andoainentzat izan da palakoa; honek Deba hartu zuen mendean finalean (Donostia-Atano, 2017-06-04), 2-0eko emaitzarekin. Eta zesta-puntaz Mutriku Zumaiari gailendu zitzaion finalean, 3-0eko emaitzarekin (Donostia-Balda, 2017-06-17). Ondoren zehazten ditugu finaletako jaialdi guztiak:


ESKUA. Uztailak 1, larunbata, 16:30, Donostia-Atano III.a: AZPEITIA 3 / OIARTZUN 0

1. Kadeteak:
AZPEITIA 22 (Aimar Egiguren-Unai Alberdi) / OIARTZUN 17 (Xabier Aburuza-Unai Aburuza)
2. Jubenilak:
AZPEITA 22 (Jon Alberdi-Julen Egiguren) / OIARTZUN 7 (Oroitz Sein-Ekain Etxeberria)
3. Nagusiak:
AZPEITIA 22 (Markel Etxaniz-Dani Murgiondo) / OIARTZUN 5 (Zigor Salaberria-Iñigo Ugalde)

PALA. Ekainak 4, igandea, 11:00, Donostia-Atano III.a. ANDOAIN 2 / DEBA 0
1. Larruzko paleta:
ANDOAIN (Iradi-Lete) 35 / DEBA (Etxeberria-Beitia) 32
2. Pala motza:
ANDOAIN (Altuna-Rekalde) 40 / DEBA (Lopez-Sanchez) 30

Resultado de imagen de gipuzkoako herriarteko pilota txapelketa pala


ZESTA-PUNA. Ekainak 17, larunbata, 11:00, Donostia-Carmelo Balda: MUTRIKU 3 / ZUMAIA 0

1. Kadeteak:
MUTRIKU (Arrillaga-Mendizabal) 30 / ZUMAIA (Aizpurua-Lopez) 16
2. Jubenilak:
MUTRIKU (Mendizabal-Manzisidor) 35  / ZUMAIA (Agirre-Manzisidor) 13
3. Nagusiak:
MUTRIKU (Manzisidor-Andonegi) 35 / ZUMAIA (Manterola-Segurola) 31

Gipuzkoako Herriarteko Zesta Txapelketa lortu zuten sei pilotariak.

Azpeitiak 6. txapela gehitu dio, hala, bere palmaresari; azkeneko hirurak azken hiru edizioak jarraian irabazita lortu ditu, gainera: txapeldun izan zen 2004an, 2008an, 2010ean, 2015ean, 2016an, eta azkena aurten. Eta beste 3tan izan da txapeldunorde: 1995ean, 1996an eta 2007an. 

Andoainek ere bere seigarren txapela lortu du Herriartekoan. Gainontzeko 5 garaipenak 2009, 2010, 2011, 2013 eta iaz lortu zituen. Eta beste 5 aldiz txapeldunorde izan da: 1997an, 1999an, 2006an, 2008an eta 2015ean. 

Eta, azkenik, Mutrikuk bosgarren txapela jantzi du; azkeneko bost urtetako finalak irabazi ditu: 2013, 2014, 2015, 2016 eta 2017. Eta aurreko bi edizioetan, 2011 eta 2012, txapeldunorde izan zen.