lunes, 6 de marzo de 2017

Emakume Master Cup. Finalaren Kronika.

Finalaren kronika - Laboral Kutxa Emakume Master Cup.
Amaitu da 2017ko LABORAL KUTXA MASTER CUP emakumezkoen binakako esku pilota txapelketa. Hauexek izan dira edizio historiko honetako txapeldunak, LEHEN MAILAN eta ELITE MAILAN, hurrenez hurren:
LEHEN MAILAKO TXAPELDUNAK: ALBA MARTINEZ CANO errioxarra (BAÑOS DE RIO TOBIA) eta ARRATE BERGARA IGARTUA nafarra (TUTERA).
Txapeldunek, urdinez, 22 eta 18 garaitu dituzte Nagore Bilbao eta Nagore Aramendi. Partida hasiera hasieratik agintzen hasi dira txapeldunak eta amaierara arte aurretik izan dira urdinak. Gogoratu behar da bikote gorria lehenengoz aritu dela elkarrekin finalean, Nagore Aramendik Jaione Zulaika lesionatuaren lekua hartu behar izan baitu. Halere, gorriek partida aurrera zihoan heinean hobetzen joan dira eta azkenerako lehia bizia eskaini dute, eta estu hartu dute amaieran bikote txapelduna.


ELITE MAILAKO TXAPELDUNAK: OLATZ ARRIZABALAGA MUNDUATE (GAUTEGIZ-ARTEAGA) eta LEIRE ETXANIZ BENGOA (ETXEBARRIA) bikote gorria izan daNagore Arozena eta Maider Mendizabali, urdinez, 22 eta 14 irabazi eta gero.
Lehen mailako finalean ez bezala, ELITE MAILAKO finalaren partidaren hasiera lehiatua, parekatua eta gogorra izan da, baina aurrera egin ahala bikote bizkaitarra nagusitzen joan da, batez ere fisikoki; are gehiago Maider Mendizabalek partidaren erdialdean eskumako eskuan min hartu eta gero.
Jendez lepo egon da Zornotzako pilotalekua, kirol-giroaz ez ezik jai-giro apartaz gozatzen. Ikusleen artean zortzi finalisten lagun eta senideekin batera, txapelketan parte hartu duten hainbat pilotari, eta pilotazale ugari egon dira.
Zorionak txapeldunei eta txapelketan parte hartu duten emakume pilotari guztiei!

jueves, 2 de marzo de 2017

Emakume Master Cup. Finalaren aurkezpena

Finalaren aurkezpena.
Gaur eguerdian aurkeztu da Bilboko Euskalduna Jauregian igande honetan, eguerdiko 12:00tik aurrera, Zornotzan (Bizkaia) jokatuko denLABORAL KUTXA MASTER CUP txapelketaren final historikoa.

Aurkezpenean parte hartu dute: txapelketaren babesle nagusia den Laboral Kutxako Joserra Tarancok, Zornotzako alkateordea den Anartz Gandiagak eta txapelketaren zuzendari teknikoa den Iker Amarikak. Beraiekin batera egon dira finalean parte hartuko duten lau bikoteetatik hiru. Are gehiago, ohikoa den gisan, finalaren aurkezpena benetako protagonista diren zortzi pilotarien aurkezpena egiteko baliatu da.
Resultado de imagen de emakume master cup
1. MAILAKO FINALISTAKELITE MAILAKO FINALISTAK
ALBA MARTINEZ (BAÑOS DE RIO TOBIA)
ARRATE BERGARA (TUDELA)
JAIONE ZULAIKA (GETARIA)
NAGORE BILBAO (LAUKIZ)
OLATZ ARRIZABALAGA (GAUTEGIZ ARTEAGA) 
LEIRE ETXANIZ (ETXEBARRIA
NAGORE AROZENA (LIZARTZA)
MAIDER MENDIZABAL (ANOETA)